Mailuarekin jotzen (Hitting with a hammer)

Hundwil (Suitza)

Tokatu zaio gizonari lan egitea gaur ere. Gogor ari da mailuarekin zutoina jotzen. Zezen indartsuren bati eusteko beharko da, beharbada. Mutilak adi begiratzen dio. Ofizioa ikasi nahiko du.

Merkatu plaza (Market square)

Santoña (Espainia)

Plaza hau bizitzaz beterik egon ei da merkatu egunetan. Erosketak egitera etorri den jendea sarrera inguruan bilduko ei da, txutxumutxuak entzuteko eta zabaltzeko edo ezagunen bat agurtzeko. Posturen bat ere egongo da, bertako produktuak saltzen.

Merkatu estalia (Covered market)

Santoña (Espainia)

Azoka estalirako beharra dago leku honetan, euriak eguzkia baino gehiago eragiten bait du hemen. Gaur baina ez da laneguna eta atsedenerako tartea hartu dute hemen ere. Kanpotik ikusita, hala ere, polita da merkatua. Pozik geratu gara bisitarekin.

Santa Klaus eta pinguinoak (Santa Claus and the penguins)

St. Gallen (Suitza)

Santa Klaus eta pinguinoak, talde argitsua negu hasieran gauari pixkatean izkin egiteko.

Santa Klausen trena (The train of Santa Claus)

St. Gallen (Suitza)

Gabonetako azokan ez da haurrentzat dibertsiorako aukerarik falta. Santa Klausekin bidaitxo bat egitea barne.

Kauppahalli zaharra (Old Kauppahalli)

Helsinki (Finlandia)

Hona hemen Hakaniemiko Kauppahalli, betiko merkatu zaharra. Historia luzea, jaki gozoak, mota guztietako dendak eta erosgaiak, jatetxeak eta kafetegiak. Sopa on bat edo korvapuusti gozoa kafearekin hartzeko leku aproposa. Orain obretan dago barrutik erabat berritzeko. Desiratzen berriro zabalik ikusteko.

Gabon azoka (Christmas market)

Biel (Suitza)

Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.

Bihar erabiltzeko gordetak (Stored until tomorrow)

Azoka itxi eta gero (Closed market)

Feskekôrka eta kanalak Goteborgen (Feskekôrka and channels in Goteborg)

Feskekôrka eta kanalak Goteborgen (Feskekôrka and channels in Goteborg)

Kaleko giroa (Street mood)

Locarnoko azoka (Market in Locarno)

Kale jendetsua (Busy street)

Merkatu zaharkitua (Old market)

Antwerp32

Bigarren eskuko kale merkatua (Second hand street market)

Helsinki2015_18

Lanetik deskantsuan (Resting from work)

Helsinki2015_17

Zurezko merkatua (Wooden market)

Helsinki2015_16

Merkatu bateko korridorea (Corridor in a market)

Helsinki2015_15

Gabon azoka (Christmas market)

KreuzlingenGabonak2