Mendian beherako bidea (The way down the mountain)

Oropa (Italia)

Mendi magala leunki jeisten doa behe lautada aurkituko duen arte. Han eta hemen etxolak eta baselizak edo kaperak jarriak daude. Kaperek erromesen bidea markatzen dute. Etapetan banatzen dute bidea eta gorputzari zein arimari atseden ematen diete.

Mendi magal biluzia (Naked mountain)

Simplon (Suitza)

Tolesduraz betea dago mendi magal leuna. Neguko hotzak eta elurrak forma emandako paisai gogorra da. Gorabehera handiak gelditzen dira agerian zuhaitzen faltagatik.

Jeizteko momentua (Milking moment)

Simplon (Suitza)

Arratsalde honetan, heldu da behiak jeizteko momentua. Animaliak zain daude ikuilura bueltatzeko. Gaua epelean eta lasai igarotzeko lekua dutela ondo ikasiak daude.

Magalan beheko ikuspegia (View down the slope)

Gossau (Suitza)

Magala leunki jeisten da haran beheko herriraino. Aurrerago mendi xerra bat ikusten da. Inguruko mendikate erraldoien sarrerako platerra dira. Ikusmiratzeko leku aproposa eta gozagarrian gaude.

Mahastia mendi magalean (Vineyard below the mountain)

Chur (Suitza)

Herrien kanpokaldean etxeek eta dendek lekua uzten diete zelai eta soroei. Kasu honetan, mahastia ageri da. Mendien magalean hazten den mahatsa berezia behar du izan. Ardoa ere bestelakoa eman beharko du.

Mendi magal eguzkitsua (Sunny mountain slope)

Chur (Suitza)

Itzaletan nahasten hasia dira inguruko eraikuntzak eta kaleak. Gu, baina, gure bidea jarraitzen dugu urruneko mendi zoragarriari begira. Bere magalean arratsaldeko eguzkiak kolore bikainak margotu ditu. Neguko lanbroak inguratzen du, bere oinarria misterioan ezkutatuz.

Magala (Hillside)

Santis28

Terrazak (Terraces)

Mendi magala (Hillside)

SnowyMountains

Horma berdea (Green wall)

PasBailara3