Oasi berde oparoa (Green lavish oasis)

Gossau (Suitza)

Belarrak, loreak, zuhaitza eta zuhaixkak batera hazi dira larre barnean eta inguruan. Altu hazi dira ere. Lurzorua ezkutatzen dute eta paisai berri bat eratzen dute. Berde kolorea nonahi erakusten duen oasi oparoa.

Behien atsedena (Rest of the cows)

Wasserauen (Suitza)

Behiek leku erosoa aurkitu dute atseden hartzeko. Bata bestearen parean, jandakoa sabelean ondo pausatzen edo azala zaintzen ematen dute.

Loreak eta udaberria (Flowers and Spring)

St. Gallen (Suitza)

Lorea eta udaberria. Udaberria eta lorea. Bat datoz. Bera dira. Belar artean kolorea eta usaina ematen dute. Intsektuei bizitza ematen die. Bestelako animali txikiek ere beraiengandik hartzen dute sostengua.

Baserria mendian (Mountain countryside)

Gais (Suitza)

Baserri eremua mendi aldean. Muinoaren magalean etxe multzoa ezarria dago, justu basoaren limitearen azpian. Beherago larreak, behiak elikatzeko, eta zelaiak, laboreak landatzeko, daude.

Zuri-beltzezko paisaia (Landscape in B&W)

Appenzell (Suitza)

Zuria eta beltza nahikoak dira edertasuna transmititzeko eta ahoa zabalik uzteko. Hona hemen horren adibidea.

Treneko leihoa erakusleiho (Window train)

Appenzell (Suitza)

Treneko leihoak erakusleiho bezala funtzionatzen du gaurkoan. Eskualdeko paisaia gure begien aurrean igarotzen da, gure begi niniak eta gure gogoa kitzikatzen ditu.

Lore xumeak belar artean (Simple flowers surrounded by grass)

Cardano (Italia)

Belar luze eta finek tente hazten dira inguruko lore eta landarak ezkutatuz. Ezkutatu beharrean, babestu egingo dituzte beharbada. Bitartean, ur tantek distira infinitoa dariote belar puntetatik zintzilik.

Goi mendiko larre bat (A mountain grass field)

Wildhaus (Suitza)

Goi mendietan larreek itxura zoragarria izaten dute uda partean. Pinu gutxi batzuk ere agertzen dira tarteka. Eta guztien gainetik zeru zabala, urdina eta hodei zuriez josita. Horrela da eguraldi oneko egunetan behintzat.

Oilo taldea (Hen group)

Grub (Suitza)

Oilo taldea bildu da larrean, goiz eguzkitsuaz gozatzeko. Bitartean ez dute aukera galtzen janari puxkaren bat ahoratzeko. Beraientzat goxokiak bezala izan behar dute lurreko zizareak eta hazi galduak.

Oilo beltza (Black hen)

Grub (Suitza)

Udaberriko haziak eta belarrak ere goxoenak izan behar dute, garai hotza etxalde barruan eman eta gero. Zizareren bat aurkituko duelakoaren esperantzaz edo gogotsu dabil goiz eguzkitsuan paseoa ematen oilo beltza.

Arrosa koloreko loreak (Pink flowers)

Waserauen (Suitza)

Arrosa koloreko lorea hazi da belar arte honetan. Atentzioa deitzen du. Itxura berezia bait du, lore oinarri luze eta zabalera arte heltzen diren adar luze eta kurbatuekin.

Behiak kuluxka egiten (Napping cows)

Waserauen (Suitza)

Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.

Txakurra zain (Waiting dog)

Laudio (Euskal Herria)

Artzai txakurra bere txandaren zain egongo da. Ardien atzean korrikan egiteko noiz tokatuko zaion zain eta bere bidean ahalik eta zuzenen eramaten saiatzeko zain.

Lan zailak (Hard work)

Laudio (Euskal Herria)

Lasaitasun momentua joana da. Orain, lanera joan behar dute berriro. Artzain txakurrari lan zailak jartzera, bere gaitasunak erakus ditzan.

Jateko momentua (Lunch moment)

Laudio (Euskal Herria)

Jateko pausa behar dute animaliek. Izan ere, espektakuluaren protagonistak dira baina txakurrek izaten dute atentzio handiena.

Mendirako bidea (Way to the mountains)

Rehetobel (Suitza)

Muino leunak, pinudiak, larre zabalak. Hau dena ikusgai mendira txangoa egiteko bidean. Neguaren etorrera nabaritzen da tenperatura hotzean eta eguzki itzal luzeetan.

Larre berde zabalak (Green ample fields)

Winterthur (Suitza)

Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.

Larrea, zerua eta hodeiak (Field, sky and clouds)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdea, zeru urdina eta hodei okertuak. Edozein lekutan aurki daitekeen paisaia, hala ere ez da inoiz aspergarria ikusteko. 

Larre berdeak loreekin (Green fields with flowers)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdeak, loreekin, fruitarbolekin, urrunean mendiak eta basoak. Bakartasun goxoa eta lasaiaren sentsazioa lagun. Mila esker laztana hitz polit hauengatik.

Udaberriaren oparotasuna (Spring richness)

St. Gallen (Suitza)

Udaberriaren oparotasuna irudikatzen da hemen. Larre berdea, sorgin belarraren lorea, arbola lore zuri irten berrriekin eta basoa mendian gora doala. Europako mendialdea horrelakoa da negua bukatu eta bueltan biziz betetzen denean.