Islada apetatsuak (Capricious reflections)

St. Gallen (Suitza)

Ur korrontea ikusezina al da? Ez beti. Uhinek formak irudikatzen dituzte ur gainazalean. Argia iragazten dute modu apetatsuan.

Harea eta isladak (Sand and reflections)

St. Gallen (Suitza)

Errekastoaren zorua harea finezkoa da. Ur gainazala baino leunagoa izango da. Izan ere, uhin txikiek argia iragazten dute. Hari fin eta argiak sortzen dituzte hondoaren kontra.

Gaueko isladak (Night reflections)

Dubai (UAE)

Gaueko iluntasuna eta argi artifizialen isladak nahasten dira ur gainazalean. Aintzira basamortu batean egotea ez da berezkoa, baina uraren magia berdin sortzen da bere inguruan.

Marrazo baten lehen planoa (First plane of a shark)

Dubai (UAE)

Marrazo ederra dago ikusgai akuarium honetan. Imaginatzen ditugun marrazoak honen antzekoak dira. Gure buru barnetik uretara salto egin duela ematen du.

Iluntzear dagoena (Getting dark)

Isla (Espainia)

Ilundu du dagoeneko. Paisaia itzalekin osatuta dago. Ur gainazalean soilik metatzen dira argi isladak. Ez da argi izpi nahikorik gelditzen objektuen formak betetzeko. Gabon esateko une egokia da.

Isladak hare bustian (Reflection on the wet sand)

Santoña (Espainia)

Forma leunek itxura ematen diote hareari. Eguzki errainuek isladak sortze dituzte forma hauek nabarmendu daitezen. Naturak sortutako edertasuna, naturak berak erakusten digu.

Aintziraren iturria (Fountain of a pond)

St. Gallen (Suitza)

Metal grisezko tututik zehar etengabe irtetzen da ur txirikorda mehea. Aintzirako iturriak etengabe berritzen du ura. Ur gainazala ispilu perfektua litzateke, ur emariak uhinekin apurtuko ez balu.

Egun iluna (Dark day)

Appenzell (Suitza)

Trenean atzera etxeraldera goazela, eguna iluntzen ari da. Batetik neguko eguzki baxua eta motelagatik, bestetik zerua hodei beltzez bete delako.

Argiak zintzilik (Hanging lights)

Wasserauen (Suitza)

Zer dela eta argi horiek zintzilik? Ez al dira zerutik erortzen ariko?

Leihotik begira (Looking through the window)

Winterthur (Suitza)

Han eta hemen arbolaren bat duten zelai berdeak inguruan. Zerua urdin, hodei zuri gutxi batzuk zeharkatzen dutelarik. Leihotik begira denbora arin pasatzen da.

Eguzkiaren errainuek (The sun rays)

Winterthur (Suitza)

Eguzkiaren errainuek gutxi berotzen dute gorputza baina arima goxatzen dute.

Jateko momentua (Time for eating)

Winterthur (Suitza)

Mokautxo bat hartzeko momentua heldu da. Ogitartekoa lasai jan ezan, denbora bait dago helmugara heldu arte.

Ametsetan bezala (Like in a dream)

St. Gallen (Suitza)

Ametsetan bezala sentitzen da bat batzutan trenean. Gustokoa daukatenei burua arintzen zaie eta begiak ixterakoan fantasiatan murgildutak aritzen dira.

Kristalaren bestaldea (Beyond the glass)

St. Gallen (Suitza)

Eserleku hutsak, pasillo estua. Kristalaren bestaldean barnekoaren islada. Aldi baterako munduaz aparte ibili garela gogorarazten gaitu irudi honek.

Arbolen isla (Reflections of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du. 

Harlauzazko zorua (Floor tiles)

Helsinki (Finlandia)

Harlauzazko zoruan putzuak, putzuetan islada eta isladan hodeiak eta zeruaren urdina. Helsinkiri agur esateko egunak hau utzi du. Makina bat gogorapen on eramango ditut. Gero arte.

Ur putzu baten islada (Reflection on a water pond)

Helsinki (Finlandia)

Neguko elurra ur putzu bihurtzen da udaberrian. Haize izpiek gainazala zimurtu eta putzuak irudi lausoa bueltatzen dute. Gure munduaren ikuspegi berria erakusten digu.

Ur putzua elur artean (Pond in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.

Eguzki isladei jarraika (Following the sun reflections)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoan bidaiatu bitartean, untziaren alboan ura pasatzen ikusten da. Eguzkiaren islada, baina, guri jarraika dator. Han eta hemen, ere, etxeak ageri dira irla txikietan.

Eguerdiko argi gogorra (Hard midday light)

Helsinki (Finlandia)

Eguerdiko argi gogorrak itzalez betetzen du eguna. Gaur itsasoaren urdin kolorea ez da protagonista. Eguzkiak bere dirdira uretan isladatzen du, atentzioa bereganatuz.