Gailur izoztu eta haizetsuak (Icy and windy summits)

Risipass (Suitza)

Negua da eta elurrak, izotzak eta haizeak elkar egiten dute mendilerroaren gainan. Mendialdea da eta gailurrak harrizkoak dira. Hodeietatik hurbil daude eta gure eguneroko esperientzietatik urrun.

Harria eta izotza (Stone and ice)

Kronberg (Suitza)

Elurra edonon ageri da mendialdean. Negua hotz joan delaren seinalea da. Harria eta izotzaren eremua da.

Alpeak elurpean (Alps under the snow)

Kronberg (Suitza)

Alpeak elurpean oraindik ederragoak dira. Elurrak ez du ezer estaltzen, dagoena dotoretu baizik.

Arrokazko gailurrak (Rock summits)

Engelberg (Suitza)

Arrokazko gailur altu eta sendoak elurrari eta hotzari harro egiten diete aurre. Betierekoak ematen badute ere, pixkanaka higatuz doa haizea, euria eta hotzaren eraginez.

Mendi magal dotorea (Elegant mountain side)

Engelberg (Suitza)

Mendi magal hau dotore jantzia dago. Neguko amantala zuria eta izoztua jantzi eta lanbrozko apaingarriak gehitu dizkio arratsalde partean.

Iltze zuriak (White nails)

Lehmen (Suitza)

Iltzeak lotu zaizkio zurezko habeari. Beraien zuritasunak beheko material epela ezkutatzen du eta edertasun hotza ematen dio.

Etxola erromantikoa (Romantic hut)

St. Gallen (Suitza)

Ur biltegiko etxola itxura erromantikoa dauka oso. Urez inguratua eta baso baten ondoan egonda, garai bateko aintziradun parke baten itxura du lekuak. Udako arratsalde eguzkitsu batetan, bertan eseri eta arratsa ikusteko leku ederra da.

Izotzezko orratzak (Ice needles)

Lehmen (Suitza)

Izotzezko arantza finak zurezko heziaren gainean sortu da. Naturaren apeta izan da. Edertasun misteriotsua eta desberdina sortzeko gaitasuna. Harritzeko gaitasun mugagabea.

Izotz arantzak (Ice spikes)

Lehmen (Suitza)

Izotz kristal txikiek sortutako egitura berezia. Arantzez betetako baso hotz eta zuria hurbiletik nabarmentzen da gehien. Bere edertasun osoa erakusten du.

Hosto izoztuak eta ihartuak (Frozen and dry leaves)

Lehmen (Suitza)

Hosto erdi izoztuak eta bizi garra agortutakoak nahasten dira lurzuroan. Nahaspila polita, ederra ere, sortzen dute.

Itzala aldeko etxaldea (Country house in the shadow)

Lehmen (Suitza)

Etxaldea baserrian erdi galdua dago. Urte garai honetan inoiz baino bakandua dagoela ematen du. Eguzkiak ere ez dio bisitarik egiten.

Bide izoztu bat (Frozen road)

Lehmen (Suitza)

Baserriko bide bat izoztuta eta elur artean murgilduta. Itzalean negua lehenago heltzen da argitara baino.

Neguko ihintza (Winter dew)

Gais (Suitza)

Neguko ihintzak eguerdirarte luzatzen du bere bizitza, eguzkiaren moteltasunari esker. Zelaien gainean sortutako marka zuri horiek izoztuta eta logale mantentzen dute belarrak udaberria heldu bitartean.

Katua eta izotza (Cat and ice)

Gais (Suitza)

Lekuko biztanle txiki honek ez da gehiegi gozatzen ariko belar izoztuan ibiltzen. Hobe du eguzkiaren epeltasuna bilatzea, gorputza pixkat berotzeko.

Egurrezko malekoi zoragarria (Wooden marvelous pier)

St. Gallen (Suitza)

Lakua ez dago bainua hartzeko moduan negu gogor honetan. Ura beharrean izotzak inguratzen du malekoia, egurrezko malekoi zoragarria.

Neguan bizikletaz edo kotxez (In winter by bycicle or car)

Helsinki (Finlandia)

Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.

Urkiak neguan (Birches in winter)

Helsinki (Finlandia)

Urkiak nonnahi dagoen herrialdea da Finlandia. Beraien adar finak eskegitak ematen dute, neguko zama sentitu balute bezala.

Itsasoa, izotza eta basoa (Sea, ice and forest)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa, izotza eta basoa eskutik etortzen dira Helsinkiko neguan.

Izotz puxkak kaian (Ice in the harbour)

Helsinki (Finlandia)

Izotzak zaildu egiten dute untzien mugimenduak. Apurtutako izotz puxkak untziak eragindako zurrunbilo boteretsuetan dantzan hasten dira eta lortzen du lekua libratzea kaira hurbiltzeko.

Industri gunea tximiniekin (Industrial area with chimneys)

Helsinki (Finlandia)

Itsaso izoztu ondoan dago industri gune hau. Fabrikek Helsinkiko kosta launeko ortzimuga itxuratzen dute. Tximinien ke zuria zeru estalien hodeien artean desagertzen da pixkanaka.