Arroka erraldoia gogoan (About the giant rock)

Laga (Euskal Herria)

Arrokaren azala garratza da uretan sartu arte. Urteek, gizaldiek, arrastoa utzi dute. Gizasemeok txingurriak ematen dugu bere ondoan. Berea bestelako denbora eta bestelako tamaina da.

Badia babestua (Protected bay)

Laga (Euskal Herria)

Badia txikian bildu da jendea bainua lasai hartzeko. Itsasoaren zakartasunetik babestutako txoko hau ezin hobea da zuretzat eta niretzat. Hemen ez dago olatuen eta korronteen beldurrik.

Mendi arteko hondartza (A beach between mountains)

Laga (Euskal Herria)

Kostaldeko arroka (Rock in the coast)

Bakio (Euskal Herria)

Arroka batek itsasoari aurka egiten zion kostaldeko leku arriskutsuenean. Tinko eusten diola ematen zuen baina zahartzen zihoan heinean txikitzen joan zen. Puxka txikiak galtzen hasi zen. Txikiak hasieran eta handiagoak tarteka. Indartsu zirauen baina itsasoaren indarrak arrastoa uzten zion. Egun batean arrain handi eta zahar batek ikusi zuen eta harrituta esan zuen: bai leku ederra!

Hondartza gau bezperan (Beach before night)

Bakio (Euskal Herria)

Ilun dago dagoeneko. Eguna joan da gaur ere. Itsasoaren olatuak ozenago entzuten dira orain, baina lasaigarriagoak dira aldi berean.

Arrats garaia hondartzan (Sunset time in the beach)

Bakio (Euskal Herria)

Arrats bete betea dago. Eguzkia gutxinaka aldegiten duen bitartean, kolore epelez margotzen du zeru urdina. Eguzkia ortzimugara hurbiltzen den heinean, itzalak luzatzen eta paisaia beltzez betetzen da.

Liluran harrapatutak (Trapped by the fascination)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldea da eta itsasoaren magiak harrapatuta gaude. Gure begirada, gure gogoa, itsasorantz daukagu. Bere indarra, bere lasaitasuna, bere edertasuna lilura sortzen du gugan. Ziur gaude orain, berriro itzuli nahi izateaz.

Jarraitu itsasertzea (Follow the water line)

Bakio (Euskal Herria)

Itsasertzea jarraitu eta utzi oinak ur freskoan murgiltzen. Oinak hotz eta arima epel edukiko duzu.

Lasaiago eta freskoago (Fresher and quieter)

Bakio (Euskal Herria)

Gau aurreko argitan bainua hartzeko garaia da. Eguneko beroa jeitsi da eta jendez hustu da hondartza eta itsasoa. Lasaiago eta freskoago egoteko aukera dago.

Beltz sakona gailentzen da (Deep black takes over)

Bakio (Euskal Herria)

Eguzkiak indarra galtzen duen heinean, itzalak ugaritzen dira eta luzatzen dira. Argi eta ilun egoeren arteko distantzia handitzen da. Zeruak urdin irauten du, beherago koloreak galtzen hasiak dira. Beltz sakona gailentzen da, kolore eza.

Erraldoia erraldoien artean (Giant among giants)

Bakio (Euskal Herria)

Hondartza zabala da eta itsasoaren urak olatuz olatu etorri eta bueltatzen dira. Kostaldean itsasoari, erraldoia erraldoien artean, harrera egiten zaio. Beren misterioez hausnartzeko leku aproposena da. Handitasuna, indarra, aintzinatasuna. Hau dena eta gehiago ere daukate ur masa hauek.

Olatu segida (Waves one after another)

Bakio (Euskal Herria)

Erabat lerrokatutak ailegatzen dira olatu koskorrak. Hondarra jotzen dutenean gaina zuritzen zaie, aparra sortzen zaie. Presarik gabe etortzen dira, gero berriro otsan alde egiteko. Berriak etengabe etortzen jarraitzen dute.

Olatu txikien helduera (Coming of the small waves)

Bakio (Euskal Herria)

Olatu txikiak bata bestearen atzetik heltzen dira hondartzara. Arrastaka uzten dute hondarrean bidean aurkitutako altxorrak edo zabor puxkak.

Azken bainua eta laster etxera (Back home after the last bath)

Bakio (Euskal Herria)

Bainua hartu dugu. Goazen orain arropak janztera. Ama zain daukagu etxera bueltatzeko. Afaria berotu eta dutxa hartu behar dugu. Gero ohera laster, bihar berriro igerian etortzeko prest egoteko.

Itsas ondoko apartamentuak (Apartments near the sea)

Bakio (Euskal herria)

Itsas ondoan bizitzea ederra izan behar da. Neguko itsas zakar eta indartsua leiho baten atzeko epeletik ikusten da. Itsassoak dakarren urruneko haizeak aurpegia freskatzen du.

Gazteak hondartzan (Beach full of youngsters)

Bakio (Euskal Herria)

Gaztez beteta dago hondartza. Udako egun luzeak azken muturreraino aprobetxatzen dituzte. Garaia aproposa da. Ez gutxien nerabeek denbora librea gehiago izaten dutelako.

Surflari nekatua (Tired surfer)

Bakio (Euskal Herria)

Surflaria nekatua ematen du. Eguna luze joango zitzaion olatuak hartzen. Gora eta behera. Azkenengo momentuak egindakoetan pentsatzen eta biharkoak prestatzen emango ditu, beharbada.

Hondartza jolasak (Beach games)

Bakio (Euskal Herria)

Jolasteko astia eta gogoa dago oraindik. Beharbada azken bainua hartzeko ere. Gero etxera joateko garaia izango da. Dutxa freskoa eta afari beroa hartu eta gero lotara. Edo festara joan liteke, gau laburrak eta epelak horretara dei egiten bait dute.

Arratsaldea lasai doa (Quiet afternoon)

Bakio (Euskal Herria)

Ez al da berandu egiten tipo hauentzat? Hondartzan etzanda diraute. Harea hutsik geratu da eta eguzkiak oraindik bizkarra epeltzen die. Momentuaren lasaitasunaz gozatzen ariko dira. Neguan momentu hauek faltak botako dituzte.

Ortzimugatik beherako bidean (In the way below the horizon)

Bakio (Euskal Herria)

Ortzimugatik beherako bidean eguzkiak indarra galtzen du. Hala ere, mina ematen du berari zuzen begiratzeak. Egi gordinaren argitasunak bezala, zaurgarri egiten gaitu.