Harrizko erraldoien handitasuna (Size of the stone giants)

Seealpsee (Suitza)

Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.

Harrizko kolosoa (Stone colossus)

Flims (Suitza)

Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.

Ura nonahi (Water everywhere)

Pfäfers (Suitza)

Euri jasa gaitza. Putzuetan tantak bor-bor. Ura nonahi.

Iltze moduko tantak (Raining nails)

Pfäfers (Suitza)

Haitzulo barnean ere euria gogor ari da. Tantak argiaren kontrara  marrazten dira. Iltzeen moduko tantak.

Iluntasunaren goibeltasuna (Gloomy darkness)

Pfäfers (Suitza)

Goitiko argiak harkaitz hormak margotzen ditu. Argi urdina. Iluntasunaren goibeltasunarena.

Lurrina (Vapour)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitz bik ubidea sortu. Mendi iturri hotzetako ura daroa errekak. Itur beroaren ura errekaren ur hotzarekin nahasten da hemen. Lurrina sortuz.

Arroilaren besarkada (The hugh of the brook)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.

Ur lasterra (Brook rapid)

Pfäfers (Suitza)

Zurrunbilotsu doa ura arroan behera. Ur lasterra apar zuriak salatzen du. Lekuaren iluntasunean nabari ageri da.

Erreka bizia (Wild brook)

Pfäfers (Suitza)

Erreka bizia. Haitzuloan barna. Arroilarako bidean. Harriak higatuz. Harriak zizelkatuz. Bere bidean aurrera.

Argi zirrikitua (Light slot)

Pfäfers (Suitza)

Udazken eguzkiaren argia sabaieko zirrikituen artean pasatuta heltzen da. Ez da nahikoa haitzuloaren iluntasuna menderatzeko.

Euri pila (Waterfall)

Pfäfers (Suitza)

Euria gogor ari du. Haitzulo barnera ere sartzen da ur pila.

Harkaitzen besarkada (Rock hug)

Pfäfers (Suitza)

Gaur bezalako egun euritsuetan ura barra-barra erortzen da harri paretetatik. Bi harkaitzak elkar besarkatzera heltzen dira. Haitzuloa sortu arte.

Harkaitzetan preso (Between rock walls)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.

Udazken giroa (Autumn feeling)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.

Harkaitz pareta (Rock wall)

Pfäfers (Suitza)

Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.

Harkaitzezko ortzimuga (Rock horizon)

Rigi (Suitza)

Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.

Olatuak eta harkaitza (The waves and the cliff)

Abra7

Pinuak (Pine trees)

Santis25

Harkaitzak (Rocks)

SchafausenUrJauzi6

Tontorrak (Peaks)

Santis11