Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Egun bakoitzerako argazki diferente bat
Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Munich (Alemania)
Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.
Vicenza (Italia)
Kalean irudi bat Jesus umearekin. Erlijioak garai batean zeukan zentraltasunaren hondarra. Garai bateko biztanleak egunero ziren gogoraraziak jainkoaren bidea segitu behar zutela. Beren onerako, geroko bizitza batean buruhausteak izan ez zitzaten. Hemengo bizitzan ere izan ei zituzten.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.
Padua (Italia)
Paduako basilika adreilu gorriko pareta zoragarriak dauzka. Enparantza handi baten alboan eraiki zen, inguruko espazio hutsa, eraikuntza erraldoiari lekua egiteko utzia dela ematen du.
Nancy (Frantzia)
Haurrek kamioi honetan gora eta behera ibiltzea maite behar dute.
Colmar (Frantzia, France)
Alde zaharreko erditik pasatzen zen ur kanale batean, gabonetako apaingarri bat erori da. Gabonetako eromena eta gehiegikerien soberkin bat.
Bernina Pass (Suitza, Svizzera)
Tren sugea zigi-zaga doa mendi gainan zehar lanbroak inguratuta. Munduan bakarrik geundela ematen zuen baina gu leihoaren bestaldeko paisaiaz soilik arduratzen ginen. The train snake crosses slowly the top of the mountain surrounded by the mist. It felt like being alone in the world, but we only cared about the view out of the window.