Zatar itxuradun bankua (Ugly seat)

Oro (Euskal Herria)

Banku honek zatar itxura dauka. Goroldioak jan behar du eta esertokiak forma galduta dauka. Itxura nahiko zatarra, alajaina.

Goroldioa metalezko bankuan (Moss on a metallic seat)

Oro (Euskal Herria)

Goroldioak estali behar du eserleku hau. Zergatik haziko da metalezko eserlekuan? Hezetasun handia egongo al da? Edo gutxi erabilia izango al da?

Ondo apaindutako harria (Well decorated stone)

Oropa (Italia)

Harri handia ondo apaindua dago. Naturak eman dizkio elementu guztiak. Goroldio berde distiratsua eta hosto zimur eta marroiak, belar fin eta luzearekin nahasten dira.

Goroldioa eta hostoak (Moss and leaves)

Bad Soden (Alemania)

Goroldioa eta hostoak. Bata bizia, besteak dagoeneko hilik. Baina oraindik ez dira balio gabekoak. Basoko beste biztaleentzat jaki modura balio handia dute. Udazkena eta neguan zehar makina bat onddo eta intsektu elikatu dira beraiei esker.

Udazken alfonbra (Autumn carpet)

Bad Soden (Alemania)

Lurretik bukatu dute udazkena zuhaitz hostoek. Horri ezin diote izkin egin. Urte guztietan gertatua da eta gertatuko da. Alfonbra karraskaria osatzen dute eta basoko soinua dominatzen dute.

Harri gaineko bizitza (Life on a rock)

Lehmen (Suitza)

Harri gris lakatzak, goroldio berde leunak eta hosto zurrun bizitza gabekoak naturaren irudi txikia baina aberatsa sortzen dute.

Goroldioaren txokoa (A corner for the moss)

Müstair (Suitza)

Goroldioa sortu da arboladi koxkor batean erreka bat zeharkatzen duen zubian. Egur gainean aurkitzen du leku ederra bizi eta sendo hazteko.

Tolesdurak, goroldioak eta likenak (Folds, moss and lichen)

St. Gallen (Suitza)

Goroldioek eta likenek estaltzen dute arbolaren azala hein handi batean. Hurbiletik begiratuz gero, tolesdura amaigabeak ere ikusten dira. Bizitakoaren aztarnak gordetzen dituen azala da.

Perretxiko gaineko distira (Shiny mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Euri jausi berriak emandako distira dauka perretxikoak. Belarra eta goroldioen artean hazi da fruitu hau. Ez arbolena bezain gozoa baina hura bezain gustagarria. Arraultz pare batekin errebueltoa edo tortila eginda jateko zoragarria.

Perretxiko perfektua (Perfect mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Goroldio eta belar artean hazten da perretxikoa. Bertan ura eta jana falta ez duenaren seinale izango da hori. Itxura osasuntsua dauka. Ondo janda eta edanda egondakoaren itxura.

Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Goroldio xumea (Humble moss)

Cardano (Italia)

Goroldio xumeak hazten den harria erabat eraldatzen du. Basoan bizidun guztiak elkarbizitzan ari dira. Denek dute bere lekua, bakarra eta beharrezkoa.

Ur jauzi xumea (Small water fall)

St. Gallen (Suitza)

Ura maiz dagoen lekuan goroldioak aise hazten dira. Ur jauzi xumean bizitza oparoa gorde daiteke.

Harrizko pareta (Stone wall)

LaudioGabonak2015_17

Goroldioz estalitako enborra (Trunk covered with moss)

Delika11

Iratze eta goroldioak (Ferns and mosses)

GleannDáLochIturria_tonemapped