Jentilen lana ote? (Done by giants?)

Grub (Suitza)

Arbola hauek errekari zeharka begira gelditu dira. Orain urak otsan ematen badute ere, zihur ez dela beti horrela izaten. Harripuskak jentilek ekarriak izango al ziren bestela?

Arroilaren hondoa (Bottom of the gorge)

Grub (Suitza)

Arroilaren hondoari erreka batek eman dio forma. Orografiaren zakartasunak ur menderaezinak ekartzen ditu mendi garaienetatik. Bidea begirunerik gabe zabaltzen dute, arbolen zauriak agerian uzten duten bezala.

Zubi esekia (Hanging bridge)

Grub (Suitza)

Mendialde honetan leku hainbatetan aurki daitezke zubi eskegiak arroila gainetan. Metalezko hau estua da eta balantza egiten du pausoak aurrera ematen dituzun bitartean. Zubiaren erabilgarritasunaz harago, begiratoki ederra bihurtua da ingurua ezin hobeto behatzeko.

Harkaitzetan preso (Between rock walls)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.

Arroilaren bukaera (End of the gorge)

Pfäfers (Suitza)

Arroila estutzen doa, harkaitzak erreka besarkatzera heldu arte. Hor dago ur beroko iturria. Erdi arotik ezagutzen da eta honaino bidaiatzen zuten ur sendagarriak hartzera.

Arroilako erreka (The brook of the gorge)

Pfäfers (Suitza)

Erreka arroilan behera bizi doa. Ur zurixka, mineralez betea eta hotzarekin. Bidean harriak apurtuz, zizelkatuz.

Arroilan gora (Up in the gorge)

Pfäfers (Suitza)

Arroilan gora hazi behar dira zuhaitzak hemen. Udazken koloreak agerian dute. Mendietan dagoeneko negua usaintzen da.

Udazken giroa (Autumn feeling)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.

Harkaitz pareta (Rock wall)

Pfäfers (Suitza)

Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.