Gaueko bizitza (Night life)

Bregenz (Austria)

Gauak bere bizitza propioa du. Giroa aldatzen da. Kaleak husten dira eta bere hustasunean iluntasunaren biztanleak erakartzen ditu. Argi artifizialen artean mugitzen diren eta lo ezintasunean harrapatutako horiek denbora pasatzen uzten dute. Gaueko txandako langileak inguruko isiltasunarekin bat mugitzen dira azkar kalean gora.

Ate gaineko argia (The light over the door)

St. Gallen (Suitza)

Ate gain batean jarria dago argia. Neguko gau luzeetan beharrezkoa izango da barrurako bidea erakusteko.

Kale kantoiko argia (The light in the street corner)

St. Gallen (Suitza)

Kale kantoi batean argi errainuak paretekin jolasten dira. Adreiluen marrak nabarmentzen dituzte. Erliebeak azpimarratzen dituzte. Iskinak ezkutatzen dituzte.

Plaza iluna (Dark square)

St. Gallen (Suitza)

Iluntasuna nagusitu da erabat plazan. Lekuaren neurri erraldoia betetzea ezinezkoa da kaleko argi xumeontzat. Ez da behar ere. Orain gauaren garaia da. Argia eta eguzkiaren tartea helduko da bere momentuan.

Argia eta ilunak banatuta (Separated by light and darkness)

St. Gallen (Suitza)

Gaua itxi da. Argiak eta haiek argitutakoak baino ez dira ikusten. Bestela iluntasuna da nagusi. Argia eta ilunaren artean banatuta dago mundua.

Plaza lanbrotua (Foggy square)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa jeitsi da eta dena lausotu du. Plaza zabal batean arbola erraldoi bat ikusten da. Lau harik eusten diote bere lekuan. Kaleko argiei esker desberdintzen da gaueko belztasunetik.

Argia eta gaueko belztasuna (Light and the night blackness)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argiak gauaren iluntasuna apurtzen du. Eguzkiaren argia ezin du berdindu. Berehala diluitzen da bere indarra, inguruko belztasunarekin nahastuta.

Itxi aurreko uneak (The moment before closing)

St. Gallen (Suitza)

Kalea ilun dago. Kafetegian oraindik argiak pizturik diraute. Egunerako itxi aurreko momentua da. Bezeroak utzi dute kafetegia. Langileek azkeneko lanak egiten ari dira beraiek ere etxerako bidea hartu baino lehen.

Kalean gora eta behera (Walking in the street)

St. Gallen (Suitza)

Kalean gora eta behera gauak harrapatutakoak geratzen dira. Urteko sasoi honetan ez dago giro kanpoan egoteko. Gau goiztiarra datorrenean, hobeto egoten da barruan.

Lanbro arteko mamuak (Ghosts in the fog)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argien errainu eskasek gure forma beltzak apenas argiztatzen dituzte. Lanbro artean mamuak ematen dugu.

Paretak eta leihateak (Walls and picture windows)

Freiburg (Alemania)

Harri bat landu eta segida erregularrean pilatu. Horrela bat bestearen atzetik jarriz, etenik gabe, paretak egiten dira. Ahaztu gabe leihateetarako lekua uzteaz. Argia iragazi eta eraikuntzaren barrualdea kolorez betetzea dute helburu.

Argia paretetan (Light in the walls)

Freiburg (Alemania)

Gau gazteak katedral baten paretak argiz margoturik ikusten ditu. Eraikuntzaren formak eta artea ederki azpimarratzen du.

Gautu du plazan (Night came to the square)

Freiburg (Alemania)

Gau giroa nagusitu da kaleko argiek argiztatzen ez duena ilun dago. Kaletik oraindik dabiltzan pertsona bakanak itzalak dirudite.

Gau betea hirian (Full night in the city)

Basel (Suitza)

Gau bete betea da. Kaleak dagoeneko hutsik daude. Kale-argiek egun argia ordezkatu dute errepidea eta espaloian zehar bidea ikusten uzten. Etxera joateko garaia da.

Balkoitik (From the balcony)

Bakio (Euskal Herria)

Balkoitik itsasoa ikusten da eta balkoitik zerua ikusten da. Balkoian itsasoko haize freskoa aurpegian jotzen zaitu. Balkoira arratsaldean ateratzen zara, eguzkiaren sargoria gutxitu denean.

Etxe eraikuntza (Apartment building)

Bakio (Euskal Herria)

Leihoek eta balkoiek etxe barruko bizipenei buruz hitzegiten digute. Argia edo iluna al dago? Leihoa zabaldu al dute barrualdea aireztatzeko? Balkoian esertzen al da inor? Edo landarez beteta al dago?

Hondartza gau bezperan (Beach before night)

Bakio (Euskal Herria)

Ilun dago dagoeneko. Eguna joan da gaur ere. Itsasoaren olatuak ozenago entzuten dira orain, baina lasaigarriagoak dira aldi berean.

Kale hutsak, terraza beteak (Empty streets, full terraces)

Bakio (Euskal Herria)

Kaleak hutsik daude. Soilik jatetxeetan eta beraien terrazetan gelditzen da etxera joatear dagoen inor. Afaria hartzen bukatzear egongo al dira? Terrazan udako gauaren goxotasunaz gozatzen ariko al dira?

Gau bezpera da (It is almost night)

Bakio (Euskal Herria)

Gau bezpera da. Eguzkiak baino gehiago kaleko argiek argiztatzen dute bidea. Garaia da afari koskor bat jateko. Eguneko algarak eta presak ahaztu ditzagun eta eseri gaitezen lasai.

Arratsaldea eta gaua (Evening and night)

St. Gallen (Suitza)

Arrats zaharra eta gau hasi berriaren koloreak nahasten dira kaleko argiekin. Horrelakoa da arratsaldearen amaiera hirian.