Arratsaldeko azken astia (Last moments of the evening)

Freiburg (Alemania)

Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.

Katedralaren horma itzaldunak (Shadowy walls of the cathedral)

Freiburg (Alemania)

Plaza zabal honetan, arkitekturaz gain zerua ere protagonista da. Katedralaren dorrea ortzira begira dago. Berarengandik heltzen zaion arrats argiak itzalez betetzen ditu bere hormak.

Gaututako kaleak (Night streets)

Freiburg (Alemania)

Ilun dago dagoeneko baina kaleak ez dira erabat hustu. Giroa epela da eta udazken gauak gonbidatzen du kalean egotera.

Argi-ilun jokoak (Light and shadow games)

Freiburg (Alemania)

Dorrearen egitura lirainak argia iragazten du. Zulo eta leihoei esker argi-ilun joko polita sortzen da hiriaren sabaian.

Zeruan dago argi bakarra (The only light is in the sky)

Freiburg (Alemania)

Zeruan dago argi bakarra eta hark argiztatu ezin duena ilunpean gelditzen da. Dorre altuenak eta kale estuenak, berdin, kolorge agertzen dira. Arrats garaiaren magia da.

Kale bat arratsaldean (Street at evening)

Freiburg (Alemania)

Kalea ia hutsik geratu da arratsaldean. Paseatzaile bakanak denden leihoetatik ateratzen den argi horixkarenpean dabiltza. Eguneko presak atzean gelditu dira. Urrun ematen dute orain. Garaia da atseden hartzeko.

Arratsalde distiratsua (Shiny evening)

Gais (Suitza)

Udazken berantiarra da eta arratsaldea azkar heltzen da gausentira. Eguzkiaren ibilbide motza dauka zeruan, baina oraindik berotzen ditu zelaiak eta basoak. Distiratsu dago natura.

Igerilekua ixteko dago (About to close swimming pool)

St. Gallen (Suitza)

Igerilekua ixteko ordua laster helduko da. Dagoeneko jendez hustu da belardi zabala. Piszinetako ura lasai dago. Zipristin gehiagorik ez daude. Umeen korrikak gaurkoz bukatu dira.

Surflariaren silueta (Silhouhette of a surfer)

Bakio (Euskal Herria)

Surflari bakana gelditzen da hondartzan. Baina hauek ere pixkanaka ari dira aldegiten. Itzalak luzeegiak dira eta uhinak lasaiegiak. Bihar, eguzkia bueltan datorrenean, berriz saiatzeko moduan egongo da. Itsasoaren egoera dela medio, noski.

Liluran harrapatutak (Trapped by the fascination)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldea da eta itsasoaren magiak harrapatuta gaude. Gure begirada, gure gogoa, itsasorantz daukagu. Bere indarra, bere lasaitasuna, bere edertasuna lilura sortzen du gugan. Ziur gaude orain, berriro itzuli nahi izateaz.

Olatu bat eta beste bat (One after another waves)

Bakio (Euskal Herria)

Olatu bat, olatu bi, milaka olatu. Denak hondartzeraino egiten dute bidea bertan desagertzeko. Beti berriak datoz. Batzuk handiak, bestela txikiak. Emeki-emeki baina indar itzelarekin heltzen dira. Itsaso erraldoiengandik jasotzen dute ahala.

Olatuen kulunkan (Swung by the waves)

Bakio (Euskal Herria)

Oinak busti ala ez. Bakoitzak aukeratuko du. Edozein kasutan plazerra da itsasertzean ibiltzea. Olatuen soinu hipnotikoak goxo besarkatzen zaitu eta gogoa bide xamurragoetatik bideratzen du.

Lasaiago eta freskoago (Fresher and quieter)

Bakio (Euskal Herria)

Gau aurreko argitan bainua hartzeko garaia da. Eguneko beroa jeitsi da eta jendez hustu da hondartza eta itsasoa. Lasaiago eta freskoago egoteko aukera dago.

Beltz sakona gailentzen da (Deep black takes over)

Bakio (Euskal Herria)

Eguzkiak indarra galtzen duen heinean, itzalak ugaritzen dira eta luzatzen dira. Argi eta ilun egoeren arteko distantzia handitzen da. Zeruak urdin irauten du, beherago koloreak galtzen hasiak dira. Beltz sakona gailentzen da, kolore eza.

Argi-itzalezko marrakia (Light and shadows drawing)

Bakio (Euskal Herria)

Paisaia argi-itzalez marraztuta dago. Eguzki errainu berantiarrek sortzen duten itzulune luzeek han eta hemen margotzen dituzte detaileak. Olatuen luzera azpimarratzen dute. Itsas labarraren handitasuna nabarmentzen dute ere.

Urre koloredun arratsaldea (Golden evening)

Bakio (Euskal Herria)

Urre kolorea hartu du arratsaldeak. Eguzkia badoa, pixkanaka, bere eguneroko atsedenera zerumugaren azpian. Tenperatura jeisten den heinean, etxerako gogoa pizten da. Inork oraindik gogoa du azken bainua hartzeko, baina horieri ere laster eguneko nekea nabarituo zaie.

Arratsaldea eta gaua (Evening and night)

St. Gallen (Suitza)

Arrats zaharra eta gau hasi berriaren koloreak nahasten dira kaleko argiekin. Horrelakoa da arratsaldearen amaiera hirian.

Surflari nekatua (Tired surfer)

Bakio (Euskal Herria)

Surflaria nekatua ematen du. Eguna luze joango zitzaion olatuak hartzen. Gora eta behera. Azkenengo momentuak egindakoetan pentsatzen eta biharkoak prestatzen emango ditu, beharbada.

Arratsaldea lasai doa (Quiet afternoon)

Bakio (Euskal Herria)

Ez al da berandu egiten tipo hauentzat? Hondartzan etzanda diraute. Harea hutsik geratu da eta eguzkiak oraindik bizkarra epeltzen die. Momentuaren lasaitasunaz gozatzen ariko dira. Neguan momentu hauek faltak botako dituzte.

Ortzimugatik beherako bidean (In the way below the horizon)

Bakio (Euskal Herria)

Ortzimugatik beherako bidean eguzkiak indarra galtzen du. Hala ere, mina ematen du berari zuzen begiratzeak. Egi gordinaren argitasunak bezala, zaurgarri egiten gaitu.