Ilusenti garaia (Sunset time)

Laudio (Euskal Herria)

Ilusenti garai bete betea da. Zeruan eguzkiaren argia irauten du. Kaleko argi artifizialak kolore epela dauka. Etxerako bidea erakusten du. Tartean iluntasuna gailentzen hasia dago. Gaua laster heltzear dago.

Hegazkinaren gida (Plane guide)

Loiu (Euskal Herria)

Bi pertsona eseritzen dira bertan, suzko tresna erraldoia menderatu nahiaz. Makina eskerga menderatzeko lain ez du ematen aurreko leiho multzo estua.Arreta osoa beharko dute. Kontu handiena jarri beharko dute.

Lema eta motorea (Helm and engine)

Loiu (Euskal Herria)

Hegal zabala, buztan lema altua, motor poteretsua. Hegazkina bultzatu eta gidatuko dute azkar zeruetan zehar. Ortzemugara heldu eta haratago. Hori bait da, hain zuzen ere, hegazkina, ortzemugatik haratago joateko gailua.

Hegaldien arteko atsedena (Rest between flights)

Loiu (Euskal Herria)

Ibilgailuak orgak eramango ditu hegazkinaren ondora, maletak jasoko ditu eta terminalera eroango ditu. Aurretik kontrako bidea egin du, maletak terminaletik hegazkinera eramaten. Hegazkina mugitu gabe itxaroten du. Hegaldien arteko atsedenunean dago. Erregaiaz hornitu, jan eta edan, eta bidaiarien egonlekua prest utzi, barruak garbitu, behar da.

Aireportu batean (In an airport)

Loiu (Euskal Herria)

Lautada zabal samarra behar du aireportu batek. Lehenengo planoan abioiek bidaiariz betetzen da. Hegaz egiteko prest dagoenean atzeko partera joango da aireratzeko pista hartzeko. Bere txanda itxaron eta lasterketa azkar baten ondoren airean eskegita badoa urruneko lurraldeetara.

Eremu zabala (Wide field)

Loiu (Euskal Herria)

Haran zabala mendi lerroez mugatua. Gainetik zerua baino ez. Horrelakoa da lurralde hau. Zerua, baina, hodeien pasealekua da. Mendebaldetik etorri eta ekialderantz jarraitzen dute bere bidea, aire masen fronteari jarraiki.

Portu segurua (Save harbour)

Elantxobe (Euskal Herria)

Mendiari kendutako lekuan sortua da kostaldeko herria. Portu seguruaren onura probesteko intentzioa izango zuen hemen jartzearen arrazoi nagusia. Lekura heltzeko inguruko mendiko magaletatik pasatu behar da eta ezin itsasoari begirada bat botatzeari utzi. Urruneraino luza daiteke begirada. Ur korronteen mugimendua itsasaldean zehar ikusten da.

Mendia eta itsasoa artean hazitakoa (Grown between the mountains and the sea)

Elantxobe (Euskal Herria)

Herrixka hau leku ezin bereziagoan dago. Mendiaren magalean eta itsasoaren ondoan. Kaleak aldapan gora eta behera doaz. Ez du zabalgune naturalik itsasertzean ez bada. Bizigune hau portu naturalaren inguruan eta portuari begira hazi da. Arrantzaleen eremua da hau.

Arropa eskegiak (Hanging clothes)

Ea (Euskal Herria)

Balkoian arropak eskegitzeko gailua beterik dauka etxeko jabeak. Plastikoa ere jarriko dio. Munduko bazter honetan euria arrunta da eta gaur zerua hodeitsu egonda espero daiteke tantaren bat erortzea suertatzea.

Balkoi bi (Two balconies)

Ea (Euskal Herria)

Balkoi bat landareekin eta arropak eskegitzeko tramankuluarekin, bestea hutsik, apaindurez garbi. Bata bestearen ondoan, ia elkar ukitzen, daude kale kantoi ondoan. Erdigune zaharrek garai bateko bizitzez eta ohiturez erakusten digute honelako txokoetan.

Kale estu honetan (In this narrow street)

Ea (Euskal Herria)

Kale estu honetan balkoitik balkoira igaro daiteke salto batean. Ahots baxuan hitzegin daiteke auzokidearekin. Itzalean igaro daiteke udako egun beroena. Ospel eta umel iraungo du negu osoa.

Galtzear dagoen eskilara (Stairs about to get forgotten)

Ea (Euskal Herria)

Belar artean galtzeko zorian daude eskilara zaharrok. Bidea erabili gabe egongo da azkenengo garaian. Ondorioz belarrak eta sasiek bere aintzinako lekua berriro hartu nahi izan dute beraientzako. Pazientzia handia eta denbora soberan dauka ama lurrak.

Dorretxe xehea (Humble tower house)

Ea (Euskal Herria)

Dorretxe hau xehea, xumea, izateagatik ez du xarma, lilura, galtzen. Estua da duen altuerarako. Erraldoi itxura du, txoko txiki batean eraikita egonda ere. Ederra da bere sinpletasunean.

Mendi arteko portu txikia (Small harbour between mountains)

Ea (Euskal Herria)

Portu txikia baina babes handikoa da hau. Mendien artean dagoenez gero, ekaitz gogorrenek ezin dute barruan dauden untziak. Garai bateko arraantza untzi handiek beharko zuten honelako tokiak.

Aingura ainguratokian (Anchor in anchorage)

Ea (Euskal Herria)

Aingura handia da. Untzia tamaina berekoa izango zen. Portuak gorde nahi ditu beste garai bateko gertakarien oroimena. Itsasoarekin duen loturaren oroitzapenak ondo lotu nahi ditu.

Ibaiaren alboan (Near the river)

Ea (Euskal Herria)

Ibaia laburra da baina zabal-zabal hedatzen da itsaso ondora heltzen denean. Bere ondoan hazi da herria osorik inguratu arte. Bizitokien zainak dira honelako ur emariak.

Arroka erraldoia gogoan (About the giant rock)

Laga (Euskal Herria)

Arrokaren azala garratza da uretan sartu arte. Urteek, gizaldiek, arrastoa utzi dute. Gizasemeok txingurriak ematen dugu bere ondoan. Berea bestelako denbora eta bestelako tamaina da.

Muino gaineko pinuak (The pine trees on the hill)

Laga (Euskal Herria)

Zerua, itsasoa eta mendiaren artean zenbait pinuk aurkitu dute hazteko lekua. Jatorrizko tokitik mugitu ezin eta ondoko itsasotik datorren airea bete-betean arnasten dute zelulosazko izaki berdeek.

Plisti-plasta jolasean (Playing in the water)

Laga (Euskal Herria)

Plisti-plasta umeak uretan jolasten dibertitzen dira. Lasai dago itsasoa txoko honetan eta txikiek primeran profitatzen dute.

Badia babestua (Protected bay)

Laga (Euskal Herria)

Badia txikian bildu da jendea bainua lasai hartzeko. Itsasoaren zakartasunetik babestutako txoko hau ezin hobea da zuretzat eta niretzat. Hemen ez dago olatuen eta korronteen beldurrik.