Harrizko erraldoien handitasuna (Size of the stone giants)

Seealpsee (Suitza)

Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.

Kolosoen artean (Between colossus)

Müstair (Suitza)

Alde batetik eta bestetik begiratzen diote harrizko erraldoiek herribildu xeheari. Umil egoten ikasi dute hemengoek, bere inguruan ari diren indarren aurrean. Nor gara gu, kolosoen aurka aritzeko?

Saltsa kalean (Street animation)

Laudio (Euskal Herria)

Saltsa egoten da okasio hauetan. Haurrak buruhandien inguruan korrika eta gazteenak negarrez ihes egiten gurasoen babesera.

Laudioko erraldoiak (Giants of Laudio)

Laudio (Euskal Herria)

Umeak erraldoien inguruan korrika aritzen dira eta buruhandiren bat inguratzekotan agudo egiten dute ospa, bere kolpeei eskapuka.

Zeruetako erraldoia atsedenean (Rest of a sky giant)