Eliza soila (Simple church)

Bregenz (Austria)

Kapera nagusi soil-soila. Erretaularik ez, margorik ez, mahaia soila. Elizaren handinahiak eta barrokotasuna txoko hau begi bistaz galduta ote dauka?

Dohaintzetarako kutxa (Donations box)

Bregenz (Austria)

Altxorra gordetzeko kutxa txikia nahikoa handinahikeririk gabeko eliza honetarako. Ondo ikusteko moduan jarrita dago eta ongi zainduta, inork hartu ez dezan. Giltzarrapoa ez da txikia. Edukia baino, kutxa bera zainduko al du? Bere historia propio eta luzea dauka metalezko edukiontziak.

Herri zaharra (Old town)

Bregenz (Austria)

Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.

Eliza aberatsa (Rich church)

Oropa (Italia)

Eliza mimoz zainduta dago. Apaindura aberatsak nonahi ditu eta detaile txikienez ere arduratzen da hori dagokiona.

Eserleku luzeen ilada (Row of long seats)

Biella (Italia)

Eserlekuen ilada luzea egokitu dute, fededunei egoteko modu egoki eta lasai bat eskaintzeko. Bertan eseri eta nekeari buelta eman ahal zaio. Meza garaian, apaizaren hitzak lasai entzuteko modua ematen dute.

Eliza baten handitasuna (Greatness of a church)

Biella (Italia)

Elizen handitasuna altuerak ematen die. Lekura sartu eta sabaia lekutan ikusten da. Zerua ematen du, gizonek bere jainkoa gurtzeko sortu duten harrizko zerua.

Elizaren ataria (Entrance to the church)

Logroño (Espainia)

Hiri bateko eliza ez da inoiz txikia. Hiriarekin batera hazten da lekuko erlijioaren sinboloa. Tamainan eta handitasunean egiten du gora.

Plazako eliza (The church in the square)

Logroño (Espainia)

Elizak izaten ziren sarri herrien edo hirien erdigunea. Gaur egun, hor diraute eta garrantzia galtzen joan badira ere, lekua ez dute galdu. Lekuaren bizitza beraien inguruan gertatzen da. Lehen lerroko ikusle bihurtu dira.

Aldare margotua (Painted altar)

Müstair (Suitza)

Aldare nagusian erlijioaren pasioa irudikatzen duten margoak ageri dira. Jarraitzailearen gogoa eta morala hezitzea dute helburu. Garaiko propagandatik zeozer ere izango dute.

Eliza eta hilerria (Church and cementery)

Müstair (Suitza)

Hilerria eta eliza, batera egotera kondenatuak daude. Edo horretarako zuzenki sortuak izandakoak, beharbada. Aintzinatik dator ohitura hau eta erabat daukagu barneratuta.

Txikia baina ez hutsala (Small but not futile)

Müstair (Suitza)

Eliza xumea izango da baina eraikita izan zenetik pasa den denborak ematen dio handitasuna. Kolore zuri garbiaz margotutakoa, urrunetik ageri da distiratsuki.

Eliza zuri txikia (Small white church)

Müstair (Suitza)

Eliza txiki batek zer funtzio dauka, ondoan monastegi bat duen kasuan? Kapera intimoa bezala erabiliko al da, bakoitzaren pekatuak eta beharrak ahopeka konfesatzeko?

Liburu famatua (Famed book)

Chur (Suitza)

Liburu hau famatua da mundu ia osoan. Gehienek ezagutzen dute, askok erosi dute, eta zenbaitek irakurri ere egin dute. Horrela ez bada, elizetan irakur daiteke, eguneko errezoa egiten lagun zaitzan.

Eserleku finak (Elegant seats)

Chur (Suitza)

Jende xeheak ez zuen hemen esertzeko baimena izango. Soilik elizako partaideak eseriko ziren ziurrenik. Erlijioek ere klaseak sortzen dituzte.

Argi eta ilun (Light and dark)

Chur (Suitza)

Eraikuntza eder hauen barruan argia ez da beti soberan izaten. Argiak eta ilunak txandakatzen dira, inguruko leihoen kokapenen arabera. Arima zaintzeko, argia ez da beti ohizkoa. Barrura begiratzea lagunduko du ziurrenik.

Gabonetako arbola elizan (Christmas tree in a church)

Chur (Suitza)

Aldare baten ondoan egonda, gabonetako arbol hau ohorezko lekua emana da. Garai bateko kandelez egina dago gainera. Aurreko garaiei keinua ziurtasun osoz. Bonbilek ematen diote argia arbola honi. Tradizioa pixkat eguneratzea erabaki dute, hala ere.

Eliza baten kanpain dorrea (Bell tower of a church)

Chur (Suitza)

Behetik hartutako dorre baten irudia bada eliza baten irudi tipikoa da hau, baina indar estetikoa badu. Izan muturreko perspektibaren erakargarritasuna, izan arkitektura onaren edertasuna, gisa honetako argazkiak behin eta berriro egiten ditut. Begitara jotzen didate subjektu hauek.

Eliza zaharra zuri-beltzean (Old church in B&W)

Santoña (Espainia)

Urte mordo bat hemen egon ostean, aintzinako oroitzapen ugari gordeak izango ditu. Horregatik zuri-beltza, memoriak zuri-beltzean izango bait ditu eliza zahar honek.

Eliza erromaniko txiki eta zaharra (Small and old romanesque church)

Santoña (Espainia)

Hau bezalako eliza erromaniko txiki eta zaharrak mundu europarraren gune garrantzitsuak izan dira sortu zirenetik. Gurtza eta poterea bere ingurura ekarri zuten. Jendeak bere artean hartu zituen bizikide bezala. Gure hiri askotan ikusgarri daude historia puska handi baten sinbolo bezala.

Eliza bat errepide aurrean (Church near a road)

Somma Lombardo (Italia)

Elizak plaza txikia du aurrean, fededunak eta bisitariak goxo jasotzeko sartzera doazenean edo bueltan kalera doazenean. Halere, ate aurretik ehundaka auto pasatzen dira egunean zehar. Horiek dira bisitari fidelenak, inguruan tarte laburrean ibiltzen badira ere.