Txori dantza (Bird dance)

Bregenz (Austria)

Bi hegazti igerilari araldi gartsu betean murgildutak daude. Bere inguruan gertatzen direnei ez ikusia egin eta bikote dantza sutsuan engaiatu dira.

Dantza goxoa (Sweet dance)

Laudio (Euskal Herria)

Binaka dantzan hasita eskuari heldu, begietara begiratu eta denbora moteltzen da. Adiskidetasunaz edo maitasunaz goxatzeko momentua da.

Dantzan alai (Dancing happy)

Laudio (Euskal Herria)

Alai, pozik ari dira dantzan. Gaur problemarik ez dago. Eskuetatik heldu eta eragin aldakei.

Dantza eta dantza (Dancing)

Laudio (Euskal Herria)

Dantza eta dantza aritzen da jende hau kaleetan, parkeetan, bakarka, binaka eta denak batera. Ondo pasa, lagunekin gozatu, herriko kaleak animatzea, horretan ari da jendea egun hauetan. Jantzi koloredunekin edo arropa sinpleagoekin, denak batera ari dira.

Estatuen dantza (Dance of the statues)

Vicenza (Italia)

Izozturik baileuden daude bi estatua gizonak, patioaren erdian dantza intimo eta betiereko batean baleude bezala.