Langile finari kasu egin (Notice the hard worker)

Hundwil (Suitza)

Behiek gaztearen joan-etorriei arretaz begiratzen diete. Emakumeak bere prestasunagatik egiten dio kasu. Baina tipo gazteak ez du beraien arretaz konturatzeko denborarik.

Bi tipo behien artean (Two guys betweeen houses)

Hundwil (Suitza)

Gizon zaharra eta gaztea. Aita eta semea izango al dira? Abereak interesez begiratzen dituzte. Bien artean diskutitzen dute.

Bi behi hesira lotuak (Two cows tied up)

Hundwil (Suitza)

Ez da ederra egun osoa lotuta egon beharra. Lasaitasunez hartzen dute behiok. Izan ere, ez dago alde handirik egunero ikuiluan lotuta egon edo gaur hemen soka batez hesira helduta egotearen artean.

Laborari lanpetuak (Busy farmers)

Hundwil (Suitza)

Laborariak lanpetuta daude prestaketekin. Behi hau ekarri, hura lotu. Batak animalia ondo dagoen begiratzen du, besteak lagunari bisita egitera etorri da.

Gazte abeltzainak (Young cattle farmers)

Hundwil (Suitza)

Mutil gazteok interes biziz begiratzen diete abereei. Familiatik ikasitakoa izango da. Txikitatik jakingo dute behi onen eta ez hain onen itxurak bereizten.

Kolore beroetako jantziak (Warm coloured dressing)

St. Gallen (Suitza)

Udazken garaia ezin da nahastu neguaren natura geldoarekin edo udako betiereko berdetasunarekin. Hosto erorkorreko zuhaitzak kolore beroekin janzten dira aldi baterako. Sasoi oparo baten amaiera ospatzeko intentzioarekin edo.

Jeizteko momentua (Milking moment)

Simplon (Suitza)

Arratsalde honetan, heldu da behiak jeizteko momentua. Animaliak zain daude ikuilura bueltatzeko. Gaua epelean eta lasai igarotzeko lekua dutela ondo ikasiak daude.

Behi lasaiak (Calm cows)

Wasserauen (Suitza)

Behi talde honek atsedena hartzeko garaia du. Goxo ibiliko dira animaliok haranean bazkatzen. Leku lasaia, belar freskoa eta udako beroaz arduratu ez behar. Hori bai dela bizitza erraza eta ona izatea.

Behi punkiak? (Punk cows?)

Mörschwil (Suitza)

Zintzarria, belarritakoa eta adarrik ez. Behi hauek nahiko punki dira. Edo horrela jantzi dituzte. Ez dirudi horretaz gehiegi arduratzen direnik. Izan ere, ez da beraien hautua izan, zoritxarrez.

Behiak zainaren zain (Waiting cows)

Mörschwil (Suitza)

Behi bat, bi behi, hiru behi… Behi talde osoa bildu da estu-estu. Ahaztu ere egin dute belarrean bazkatzea. Goizeko eguzkia ez dutela atsegin agerikoa da. Zain, baserritarra, unaia, noiz etorriko.

Taldean (In group)

Mörschwil (Suitza)

Bakarka edo taldean, itzalpetara jotzen dute behiek. Udaberriko eguzkiak dagoeneko izerdia aterarazi eta ederki berotzen du.

Igoera bidea (The way up the hill)

Santis23

Behiak etxera bueltan (Cows going back home)

Bazkal ostea (After lunch)

Behiak (Cows)

Kuxkuxean (Curious)

Behiak