Ederra baino ederragoa (Extremely pretty)

Gossau (Suitza)

Pauma har bat ederra da. Ederregia iruditu daiteke. Izan ere, horrenbeste liraintasuna batera biltzea ez da erraza. Deabruarekin tratua egingo al zuen?

Lore koloretsuak, landare berdeak eta lur arrea (Colourful flowers, green plants and dark soil)

Montreux (Suitza)

Landareok gogoz hartu dute urtaro epelaren hasiera indar osoz hazteko, beraien edertasuna handitzeko. Kolore nahasketa polita suertatu da. Lurraren kolore arrea eta landareen berde bereizgarriari lore horiak eta arrosak gehitu zaizkie.

Sugearen burua (Head of the snake)

St. Gallen (Suitza)

Hara! Sugearen burua ikusten da. Begi handiak eta sudur berdea dauzka. Adi begiratzen du parkean ibiltzen diren haurrek zer egiten dute. Gozatzen du suge onbera honek haurrak bere gorputz luze koloretsuan jolastera inguratzen zaizkionean.

Kaktus koloretsua (Colourful cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktusek itxura panpoxa dute, mamia puztuta edukitzearen itxuraz, urez bete-betea. Forma fintzeko kanpoa arantza koloredunekin apaindua dago. Gehiegi ez dute behar aurrera ateratzeko, eguzki argi nahikoa eta ur pixka bat.

Seinalea eta eserlekua (The signal and the seat)

Biel (Suitza)

Ospitalera joateko bidea seinalea. Eserleku koloretsua leiho aurrean jarrita. Bakoitza dagokien lekuan jarriak. Elementu justuak irudi bat osatzeko.

Enparantza Trenton (Square in Trento)

Trento (Italia)

Enparantza handia Trentoko alde zaharrean. Etxe koloretsuak, egurrezko itxitura zuriekin leihoetan dutela. Alde handia iparraldeko eskualde austriar-italiarrarekin.

Animali margo koloretsuak (Colourful animal paintings)

GossauZoo41

Animali estatua maitagarria (Lovely animal statue)

Rorschach3

Jantzi koloredun emakumeak (Women with colourful clothes)

Verona11

Itsasargi untzia (Lighthouse boat)

Copenhagen14

Arraina (Fish) VII

Kotka_2014_9