Katedralaren dorreak (Towers of the cathedral)

Munich (Alemania)

Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.

Dorre horia (Yellow tower)

Munich (Alemania)

Egun goibela, zeru hodeitsua gaur goizez. Bi etxe iladek kalea marrazten dute. Eliza baten dorre horiak ibilgunea domeinatzen du.

Kolore urdinxkaz betetako eliza (Church in blue light)

Munich (Alemania)

Gune lasaia tenpluan. Harria nonahi. Tamainaz erraldoi. Harkaitzean zulatutako eta aberats apaindutako koba sakratu baten tankeran. Goiz euritsu batean, udazken argiak kolore urdinxkarekin betetzen du aretoa.

Aldare argiztatua (Lightened altar)

Schaffhausen (Suitza)

Eliza erdi ilunpetan dago. Argia goialdeko beirateetatik sartzen da. Leiho biluzi batetatik igarotako argi samaldak aldarea argiztatzen du.

Elizako eskilara (The stairs in the church)

Schaffhausen (Suitza)

Elizaren argi-itzal freskoan egurrezko eskilarak kiribueltak egiten ditu horman gora. Bestela paretan zintzilik zegokeen atera heldu arte.

Gaua eta isiltasuna portuan (Dark and quiet in the harbour)

Muggia (Italia)

Portua lasai zegoen. Familia bat besterik ez zebilen paseoan udako gau honetan. 

Muggiako eliza gauez (The church of Muggia by night)

Muggia (Italia)

Gaua egin zaigu Chioggian. Elizako erlojuak gaueko hamarrak ematen ditu. Bueltan joateko garaia. Herriari azken begirada bat bota nahi diogu baina. 

Frontoia estatuekin (Pediment with statues)

Vicenza (Italia)

Estatuek elizaren historia bat kontatzen ari dira. Ohi bezala, garai bateko eraikuntza erlijiosoek orniduraz beterik daudenean ere, irakastea zuten helburu. Gaur, baina, jakintsuek baino ez dute ulertzen hauen esanahia.

Eliza baten atzekaldea (Back of a church)

Trento (Italia)

Trentoko katedrala erromanikoa orain dela 800 urte sortua. Eraikintzarra, harri zuriaz eraikia.

Meza (Mess)

Nancy (Frantzia)

Elizkizuna ez etetzeko kontuz egin behar bisita. Barrukaldea argitsua da eta eliz gotikoen arku puntadunek nonnahi daude. Aldarea eta errataula argitsuak nabarmentzen dira.  

Beirate koloretsua (Colourful stained glass)

Nancy (Frantzia)

Konponketa baten erdia egonda ere, xarmangarria da beiratea. Kolore biziak, irudi zainduak, forma erakargarriak. Denek gordetzen dute garai bateko lilura.

Eliza gotikoaren aurrekaldea (Front side of the gothic church)

Nancy (Frantzia)

Eliza gotikoaren fronte zoragarria. Inguruan eraikuntzarik ez duela eta, zeruaren kontra begiratuta itxura erraldoia eta boteretsua du. 

Kandelak eta gurutzea (Cross and candles)

Kolumna aurrean eserleku bi (Two seat in front of the column)

Gauak dena aldatzen du (The night changes everything)

Leiho borobil zaharra (Old round window)

Kanpai dorre zaharra (Old bell tower)

Eliza argitsu baten barnealdea (Bright inside of a church)

Baselizaren zenbakia (Street number of the church)

LaudioGabonak2015_3

Eliza kanpai dorrearekin perspektiban (Church and bell tower in perspective)

Tornavento15