Ama eta haurra (Mother and child)

Pfänder (Austria)

Ama eta haurra paseo lasaiean doaz mendialdean. Ez dago presarik. Ez dago beste zertan pentsatu beharrik. Momentuaz gozatu eta denbora igarotzen utzi baino ez.

Kiosko baten aurretik pasatzean (Passing by a kiosk)

Bregenz (Austria)

Aiton-amonak eta biloba paseoan irten etaa kiosko baten aurretik pasatzean, nola ez gelditu eta mokautxo bat hartu? Haurrak txokolate puska bat edo goxoki batzuk eskatuko ditu. Nagusiek mugak jarri beharko diote txikiaren apetei. edo ez?

Umea kulunkan (Swinging child)

Freiburg (Alemania)

Umea ari da dibertitzen edo jostatzen. Aurrera eta atzera kulunka egin, barre batzuk bota, abiaduraz gozatu. Sentimentu horiek denak batu zaizkio eta pozik dago.

Haurraren jolasak (Playing child)

Montreux (Suitza)

Zer ikusi du haurrak? Beharbada jolasten egongo da. Loreak zaintzen ariko da. Giroaz gozatzen ari dela ematen du. Arratsaldea epel dago eta gaua bitarteko denbora guztia aprobetxatzeko gogoz ematen du.

Oiloa hesiaren atzean (Hen behind the fence)

St. Gallen (Suitza)

Hesiaren atzean bizi dira oilo hauek ere. Lekua nahikoa mugitzeko izanda ere, ez da bizitoki hoberena. Bazka ekarriko duten zain egon behar eta orotariko bisitarien begiradapean bizi behar, ez da ororen gustokoa.

Famili irudia (Family picture)

Dubai (UAE)

Famili irudi kuriosoa ikustea tokatu zaigu. Emakume ama bere gorputz osoko jantzian bakarrik paseoan eta ume hazia aulkitxoan eserita. Amaren beltzaren ondoan, mutikoa eta bere orgatxoa koloretsuak ematen dute.

Umearen irudia (Picture of a baby)

St. Gallen (Suitza)

Umeak jolastea baino ez du buruan. Behar duen bezala, noski. Alai eta bere buruarenganako konfidantzaz haztea da bere eginbeharrik garrantzitsuena oraingoz. Gero gerokoak.

Zapatako lehoia (Lion in a shoe)

St. Gallen (Suitza)

Zeren bila ibiliko da umea lurrean? Jolasteko erabiliko duen zeozer izango da ziurrenik. Bien bitartean, zapatako lehoiak irribarrea ez du galtzen. Jolasean ibiltzeko irrikaz izango da hura ere.

Umetxoaren txartelak (Cards of a baby)

St. Gallen (Suitza)

Txarteltxook ume baten hazkundea laburbiltzen dute. Noiz lehenengo pausoak eman dituen, noiz esan dituen lehenengo hitzak, noiz eseri den. Memorien deposito xumeak dira, denboraren korroenteak eraman ez ditzan.

Zurezko etxolaren barrua (The inside of a wood hut)

Teufen (Suitza)

Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.

Umearen galderen zain (Waiting for the question of the child)

Cardano (Italia)

Umeak galderak egiten dizkio aitari. Aitak pazientziaz eramaten du itaunketa. Orain denbora badaukate horrelakoetan ibiltzeko.

Umea begira (Child staring)

Cardano (Italia)

Umea zerbaiti begira dago. Intsektu koloretsuren bat aurkitu al du? Edo basoko zoruko adar batekin jolastu nahi izango al du?

Neskatxa eta teleskopioa (Girl and telescope)

Rorschach (Suitza)

Neskatxak jostailu berria aurkitu du eta bizikletaz ahaztu da denbora baterako. Altuera, baina, ezin du doitu eta ez zaio oso erabilgarria suertatuko. Umeak mundua ikusteko oraindik zailtasunak dauzka. Helduko da momentua non mundua beraren begien bidez, ikusi eta ulertuko duen.

Ihauteri hotza (Cold carnival)

Appenzell (Suitza)

Hotza ari du edo ihauteri garaian gaude? Ume honek biak batera datozela aprobetxatu du bere janzkera moldatzeko.

Kartoizko jostailua (Carton toy)

St. Gallen (Suitza)

Ume bat dibertitzen da kartoi puxka batekin. Otordua aspergarria joango zitzaion zihurrenik. Eskerrak jostailua aurkitu duen.

Ama eta umea goizeko trenean (In the morning train)

Cardano (Italia)

Txikia logale dago amaren eskuetan. Goizean goiz altxatu, gosaldu, jantzi eta kalera irten behar azkar batean begietako bekarrak kendu gabe. Zertara? Goizeko trena hartzera.

Umea flautarekin (Child with flute)

St. Gallen (Suitza)

Gizona hain dago konzentratua, ze ez diola atzetik pasatzen den umeari kasurik egiten. Flauta jotzea beste nonbaitera joan beharko du, hemen kasu gutxi egiten bait diote. 

Umeen jolasen zaindaria (The keeper of the child games)

St. Gallen (Suitza)

Umeak gustora jolas daitezke, gora eta behera beldur eta arriskurik gabe ibiliko dira hemen. Gurasoen zaindari lana arintzen da. 

Kolunpioetan jolasten (Playing in the swing)

St. Gallen (Suitza)

Kulunkan jokatzen ari den neskatxa pozik da. Ama ere lasai dago alabari begira. Parke txikia da baina auzuneko haurrentzako leku ederra da. 

Plazatik paseoan (Walking in a square)

Schaffhausen (Suitza)

Bi gizon plaza igarotzen dute asteburuko arratsalde eguzkitsu batean. Lehen planoan, aita batek eskuetan daroan semea zaintzen du. Urrunean, berriz, gizon bat lasai ibiltzen da eguraldi eguzkitsuaz gozatzen.