Hegaldien arteko atsedena (Rest between flights)

Loiu (Euskal Herria)

Ibilgailuak orgak eramango ditu hegazkinaren ondora, maletak jasoko ditu eta terminalera eroango ditu. Aurretik kontrako bidea egin du, maletak terminaletik hegazkinera eramaten. Hegazkina mugitu gabe itxaroten du. Hegaldien arteko atsedenunean dago. Erregaiaz hornitu, jan eta edan, eta bidaiarien egonlekua prest utzi, barruak garbitu, behar da.

Estatua zaldiekin (Statue with horses)

Berlin (Alemania)

Gurdia lau zaldik tiratuta eta gainean emakumea armarri bat eutsita. Ikurra eraiki nahi izan zen baina bere esanahia garaiak emandakoa da: izan bakea, garaipena edo batasuna.

Orga zahar ahaztua (Forgotten old cart)

St. Gallen (Suitza)

Orga zahar hau bete eta gero ahaztuta geratu zen hemen. Hasi da dagoeneko landare hazi berrien artean desagertzen.

Gurdiaren tiralariak (Pullers of the cart)

St. Gallen (Suitza)

Behi edo idi hauei zer egiteko eman diete. Larrean egon beharrean, egunaren puxka bat beste lanetan ibiliko dira, turistentzako txangoak egiten. Ez dakigu lana ongi egitearen gozamena edukiko duten, baina behintzat jaso dezatela saritxoren bat egunaren bukaeran. 

Behiek tiratutako gurdia (Cart pulled by cows)

St. Gallen (Suitza)

Hara ze sorpresa! Garaiotan ez dira erraz honelako garraiobideak aurkituko. Paseo bat emateko bide erlaxagarria da, basoan egun epel batean gurdi bidai bat izatea. Ikusteko gauza bitxia ere bada. 

Orgatxo hortzduna (Cart with teeths)

Biel (Suitza)

Zaldiko-maldikoen xarma aspalditik dator. Garai batekoa den honek argi erakusten du. Hortzak erakusten ditu orgatxoak. Bueltak gogo biziz ematen dituzten haurrentzat aproposa.

Motorra orgarekin (Motorbike with cart)

Motorra orgarekin (Motorbike with cart)

Kutxa hutsez betetako orgatxo bat (A cart loaded with empty boxes)

Gurditxo lasterketa (cart race)

Copenhagen5

Kopenhage (Dinamarka)

Gizona orgarekin (Man with cart)

SaoPaulo14

Gizon txikia (Young man)

LaudioOlentzero9_psd

Zaldi zain gaztea (A young horse keeper)

LaudioOlentzero6_psd