Begiradaren bertigoa (Vertigo of a look)

Kronberg (Suitza)

Bertigoa sortzen du behera begiratzeak, zorabioa. Kable hori nora doa? Nolatan desagertzen da? Lanbroak eta elurrak misterioa areagotzen dute. Gure beheranzko ibilbidea basoko arbola artean amaitu behar duela ematen du.

Kablea haria bihurtzen denean (Cable becomes string)

Kronberg (Suitza)

Errespetua sortzen du eta tripa barrenak mugiarazten ditu maldan behera begiratzeak. Klabeari segi eta urrunean pixkanaka nola galtzen den ikusteari ezin diot utzi. Ganduak jaten du kable mehea, hari fina bihurtzera heltzen denean. Hor behean egongo gara laster, berriz.

Trenbidearen kableak (Wires of the railway)

Appenzell (Suitza)

Trenbideak behar ditu argindar kable ugari, burdinezko zaldi modukoari behar duen energia emateko. Burdinbidearen gainean pilatzen da parafernalia osoa. Trena doan leku berdinetara eta harekin joaten da, etengabe zaintzen behar duena jasotzen duela.

Argindar kablea (Electricity cable)

Tornavento3

Airetiko kableak (Hanging cables)

SaoPaulo17