Itsaso zabala, amaitezina (Wide endless sea)

Bakio (Euskal Herria)

Itsasoa zabala da. Amaitezina ematen du hondartzatik begira. Alde guztietara zabaltzen da. Bere gainazala urraturik gabe hedatzen da. Bere kolorea aldatzen da soilik. Argia izan daiteke. Ilun ikus daiteke.

Itsaso barea, gau lasaia (Quiet sea, quiet night)

Bakio (Euskal Herria)

Itsasoa lasai dago gau bezpera honetan. Ez dirudi ekaitzak jo behar duenik. Ez dirudi olatuak harrotu behar direnik. Beraien erritmodun joan etorrien musika baino ez da entzuten.

Bi irla (Two islands)

Matxitxako (Euskal Herria)

Itsasoak inguratzen ditu. Urak moldatu ditu mendeetan zehar edo luzeago. Kosta lerrotik askatu banandu ditu olatuen lan nekaezinak.

Arrantzale untzi txikia (Small fishing boat)

Matxitxako (Euskal Herria)

Arrantzale untzi txiki bat pixkanaka nabigatzen doa bere lekua aurkitu arte. Uhinen gorabeheren artean egiten du aurrera pixkanaka. Bere motor txikiaren hotsak gogorarazten du itsasoan ibiltzeko egin behar den lana. Azkenerako helduko da arrantzalea bilatzen ari zen lekura eta bertan botako du kainabera.

Itsaso eta zeru urdinak (Blue sea and sky)

Zeru urdina eta itsaso urdinagoa baino ez da ikusten gure aurrean. Ur masa erraldoi bat eguratsa handiago baten azpian. Lasai daude orain. Olatu mugimendurik, haizerik edo enbatarik ez da nabari.

Itsasoari so (Looking at the sea)

Gaztelugatxe (Euskal Herria)

Baseliza bat tontor txiki baten ondoan eta itsasoari begira. Itsasoan lan egiten dutenen zaindariari eskainia. Bueltan ekar ditzan erregutzen diote. Izango da honegatik edo bestelako arrazoi arruntago bategatik, baina leku hau jende andanak maite du.

Itzal luzeak (Long shadows)

Bakio (Euskal Herria)

Haretzak gainazal konkortua dauka. Mendixka eta haran txikiez osatuta dago. Eguzkiaren argi okertuak koskorren neurria ematen du, norbaiten itzalak oztopatzen ez duen heinean.

Paumaren arreta (Attention of a peacock)

Gossau (Suitza)

Kaixo pauma. Hago lasai. Momentu bat baino ez gara egongo hemen. Gure bideari jarraituko diogu gero eta zu zure horretan jarraitu ahal izango duzu.

Arrain koskorren putzua (The pond with small fishes)

Gossau (Suitza)

Arrai koxkor hauek krokodilo batzuekin batera bizi dira. Izango da bere tamaina eskasak salbatu dituena krokodiloen ahoetan bukatzeaz. Dena delakoa, igerian lasai asko ari dira.

Beti aurrera haizearen menpe (Always moving with the wind)

Müstair (Suitza)

Hodeiak han altu daude beraien bidai amaigabean aurrera. Beti aurrera haizearen menpe mugitzen. Ez dute inor eta inon geratzeko gurarik ezta aukerarik. Egunez, zeru urdinaren kontrara, itzal zuriak bezala agertzen zaizkigu eta gauez erabat ezkutatzen dira momentuko iluntasunean.

Lore urdin eta apaina (Elegant blue flower)

Müstair (Suitza)

Lore urdin-morea, petalo mardul eta apainduna. Udako beroa eta egun luzeetan indarrez loratzen da landarea intsektuak erakartzeko eta haziak ernaltzeko.

Luxuzko argi iragazlea (Luxurious light filter)

Müstair (Suitza)

Kristal koloreztatuekin apainduriko leihoak luxua dario. Oholaren kolore marroi epelak eta beiraren urdin lasaigarriak bat egiten dute. Eguneko argia iragazten eta edertzen dute.

Arraina hurbiletik (First plane of a fish)

St. Gallen (Suitza)

Hurbiletik behatu bear da animali txiki hau. Bere kolore biziak, bere begi handiak, aurpegia goitik behera zeharkatzen dituzten brankiak.

Arrain txikiak (Small fishes)

Lausoan ikusten dira arrainak. Beraien dinamismoaren seinale. Izutiak ematen dute. Gregario hutsen jarrera izan dezakete. Beren hara eta honakoak, baina, zio bat dute. Beraien existentzia betetzen dute. Begi handi beltzen atzean garun bat borborrean dago.

Aztarna zuria (White track)

Gossau (Suitza)

Aztarna zuria zoragarria da, hala ere bere alderdi ezkutua eta arriskutsua dauka. Kolorea baporeak ematen dio eta txar gutxi egiten dio eguratsari. Ikustezina dira isuritutako beste gas mingarriagoak, atmosfera zaurgarria kolokan jartzen duten fluidoak.

Etxe txiki bitxia (Small and curious house)

Chur (Suitza)

Etxe txiki eta bitxi honek itxura ederra dauka. Eduki du berrikuntza zabala eta indar berria eman dio.

Etxe-orratz iragarki euskarri (Skyscraper as publicity holder)

Dubai (UAE)

Erreferentziazko eraikuntzaren ikusgarritasuna probesten da iragarkien euskarri bihurtzeko. Orotariko hizkuntzatan eta alfabetoetan erakusten dituzte iragarkiak.

Ate zaharra eta udazkena (Old door and autumn)

Liérganes (Espainia)

Udazkenaren koloreak zurezko atearen urdin zaharrarekin ondo josten dira. Urte sasoiaren gainbehera gehitzen zaio tokiaren dekadentziari.

Udazken lore xumeak (Humble autumn flowers)

Cardano (Italia)

Landarea xumea da baina koloretsua ere bai. Loreak gogoz hazten dira, irmo, udazkeneko lehenengo egunak badira ere. Utzidazu mirari txiki honi luzeago begira egotea, indartu eta berritu egiten bait nau.

Beltxarga zuri handia (White big swan)

St. Gallen (Suitza)

Beltxarga zuri handi eta bakartia aintzira ilunean igerian nabarmentzen da. Animali honen xarma bere osotasunean agertzen da.