Arbelaren koloreak (Colours of the slate)

Oropa (Italia)

Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.

Arbelazko teilatua (Slate roof)

Oropa (Italia)

Arbelezko teilatuak mendialdean bereziki maitatuak dira. Neguko hotzetik eta elur ekaitzetatik babestuko du, beharbada. Edonola ere, itxuraz galanta da. Kolore beltza da bere nortasunaren iturburua, sendotasunarekin batera.

Tximino txiki beltz-beltzak (Small black monkeys)

Gossau (Suitza)

Bi tximino txiki hauek zain daude bisitariotariko batek zeozer jateko emango diegun. Gure inguruan ibiltzen dira salto eta salto, adi-adi behatzen gaituzten bitartean.

Oilar fotogenikoa (Photogenic cock)

St. Gallen (Suitza)

Oilar beltzak begira daukagu. Argazkian ateratzeko prest egongo da. Ohitura hartuko al zuen hainbeste bisitari izanda gero?

Krokodrilo txiki bitxia (Small curious crocodrile)

Gossau (Suitza)

Krokodrilo txiki honek kumea ematen du baina hala ere ez nuke nere eskua berarengandik hurbil ahaztuko. Ziur nago, jateko gogoa ez duela galdu xumea izateagatik. Horrela izanda ere, animali benetan berezia da. Bere larruazala, beltz kolorea du nagusi, eta garratza eta gogorra dela ematen du. Oskola baten tankera hartzeraino ia.

Ura eta argi ikuskizuna (Water and light show)

Dubai (UAE)

Ur eta argi ikuskizunak gau iluna era ikusgarrian betetzen du. Ur txorrotak dantzaka aritzen dira musikaren harira, ikusleen gogoa harrapatu eta harridura eragiten saiatuz.

Etxe-orratzen argiak (Lights of the skyscrapers)

Dubai (UAE)

Gauean irudikatzen dute etxe-orratzen argiek. Beltz iluna puntodun mosaikoa bihurtzen dute.

Lekuan lekukoa (Local tradition)

Dubai (UAE)

Lekuan lekukoa egin behar da. Horrela dute ohitura eta gogoa.

Harroka beltzak (Black rocks)

Isla (Espainia)

Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.

Altzairuzko gurpila (Steel wheel)

Appenzell (Suitza)

Altzairu beltz sendo eta noblean zizelkatutako gurpilak lan mordo bat egina izango da. Gurpil horrek etengabe bueltaka aritutakoa izango da. Orain, baina, atsedena eman diote eta museoaren txoko batetik ikusten ditu jendearen joan-etorriak, lekuaren erabilera berriak zeharo harrituta beharbada.

Oilo beltza (Black hen)

Grub (Suitza)

Udaberriko haziak eta belarrak ere goxoenak izan behar dute, garai hotza etxalde barruan eman eta gero. Zizareren bat aurkituko duelakoaren esperantzaz edo gogotsu dabil goiz eguzkitsuan paseoa ematen oilo beltza.

Zaldi beltza (Black horse)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Hara, zaldi beltza ere badauka zaldiko-maldiko honek. Elegantea da eta misterioa dario kolore honetako jostailuari.

Aparraren hamaika forma (Many forms of the foam)

Malesco (Italia)

Aparrak hamaika forma hartzen ditu, harrien artean dantza egiten duen bitartean. Arren, ez diezaiozu erortzeari utzi, edertasuna etengabe sortzen jarrai ezazu.

Gau ilun beltza (Dark night)

Craveggia (Italia)

Gau ilun beltz batean kaleko argiak soilik ikus daitezke. Argi printzak han eta hemen baino ez daiteke somatu. Beste guztia beltzak irensten du.

Katu bere gauzetara (Entertained cat)

Malesco (Italia)

Katu beltza bere gauzetan konzentratuta zegoen ingurukoei kasu egiteko. Zomorroren bat edo arratoiren bat bistaratuko zuen. Denbora pasa ere egongo zen, etxerako leihoa noiz irekiko zioten zain.

Hostoen topografia (Leave topography)

St. Gallen (Suitza)

Topografia bat marrazten dute ohial beltzaren gainean itzalek eta hostoek. 

Ziazerba koskorrak (Spinach cubes)

St. Gallen (Suitza)

Ziazerba koskorrak zartagineko oil epelean geldo-geldo biguntzen dira. Izotzaren zuria barazkiaren berde dizdiratsuan bihurtzen doa eta forma geometriko gogorrak lausotzen dira.

Buruko manikiak (Head mannequin)

Biel (Suitza)

Burutakoak eta lepokoak erakusteko maniki beltz sorta polita hemen. Puntuz egindako txanoak eta bufandak erakusteko aproposak.

Ahaztutako zapata eta zigarreta kutxa (Forgotten shoe and cigarette box)

Nancy (Frantzia)

Norbaitek kale erdian utzi zituen irudiko bi objektuak. Konbinazio ezohikoa. Gau luze baten ondoren neska batek utzitakoa beharbada?

Karreratako motorra (Competition motorbike)

Friedrichshafen (Alemania)

Motorra hau zaharra izanda ere, ez dio indarra batere kentzen. Bere garaian, milaka errepide ibilitakoa izango zen, arin eta erraz.