Txori dantza (Bird dance)

Bregenz (Austria)

Bi hegazti igerilari araldi gartsu betean murgildutak daude. Bere inguruan gertatzen direnei ez ikusia egin eta bikote dantza sutsuan engaiatu dira.

Hegazti sendoa (Strong bird)

Mörschwil (Suitza)

Lepo luzea eta moko sendoa dauka. Zer da? Ostruka bat. Dagoen hegazti handiena eta pisutsuena. Hurbiletik ikusita beste garai bateko izakia ematen du. Bere gorputzaren forma sendoek, desagertutako narrazti erraldoiak ekartzen ditu gogora.

Txori txikia (Small bird)

St. Gallen (Suitza)

Edozein etxeko lorategian aurkitu daiteke txoria eta aurkitu daiteke belarra. Oraingoan, baino museo batean ikusi dugu. Belarra benetazkoa dirudi. Txoria berriz egitazkoa dirudi arren, bizitasuna nabarmen falta du.

Beltxarga bat lehen planoan (Swan in first plane)

St. Gallen (Suitza)

Beltxarga bat lehen planoan. Ez da hegazti bakarra. Bere bizkarrean beste txori batzuk ikus daitezke. Bakoitzak tamaina desberdineko gorputza eta bestelako luma koloreak ditu.

Hegazti igerilariaren lorratza (The track of the swimming bird)

Montreux (Suitza)

Hegazti igerilaria ur gainean olatuak uzten ditu lurrerantz bueltan doan bitartean. Olatu koxkor horiek gainazal leuna apurtzen dute eta gutxinaka zabaltzen joaten dira. Gaua laster helduko da eta lotarako lekura heltzeko dago oraindik gure laguna. Eguneko lantegietatik atseden hartzeko garaia heldu zaio.

Arbola udaberri hostoekin (Tree with Spring leaves)

Mörschwil (Suitza)

Udaberri garaia indar osoz heldu da. Hostoek adarrak jantzi dituzte eta txoriak patxadatsu hartzen dute atseden. Laster, baina, jana bilatzeari berrekin beharko dio. Garai oparoetan ere urdaila bete behar da.

Neguko txori kantariak (Winter singing birds)

St. Gallen (Suitza)

Kaiolan sartutako txori koloredunak neguari izkin egiten saiatzen dira. Apenas lortuko dute, kaiolara sartu nahi den elurra burdin sarean ikusita.

Txorinoa saltoka (The small bird jumping)

St. Gallen (Suitza)

Txorinoa lauxo ageri da, jan bila hara eta hona saltoka ari den bitartean. Kamerari zeharka begiratzen du, gehiegi ez hurbildu gaitezen. 

Hegoak astinduz (Shaking the wings)

St. Gallen (Suitza)

Hegoak aztindu ezak eta hasi hadi hegaz txorino eder hori. Arratsaldea beroa bait dago eta goxo egoten bait da aire zabalean hegaka. 

Txorinoa (Small bird)

basilea_zoo9

Niri begira? (Are you looking at me?)

Antwerp7

Moko gorridun txoria (Bird with read beak)

Antwerp4

Erlojua eta txori apaingarriak (Clock with decorative birds)

Friedrichshafen7

Txorinoak (Birds)

Txoria (The bird)