Sorginen formula (Witch formula)

Biel (Suitza)

Produktu miragarriak ahoa zaintzeko omen dira hauek. Berrehun urte baino gehiago du formulak. Sorginek eginak edo? Ez, Frantziako erregea Louis XV zenarentzako egin omen zuen Julien Botot medikuak.

Zerua oskarbi Bielen (Blue sky in Biel)

Biel (Suitza)

Zerua oskarbi abenduan, hotza seguru. Halere argia eskertzen da.

Graffitiak itxitako jatetxean (Graffitis in a closed restaurant)

Biel (Suitza)

Jatetxe honek ez du bezero gehiago hartzen. Horren beharrean, pareta eta atea margoz eta graffitiz beterik ageri dira. Utzikeriaren seinalea bai, baina politak ere bai.

Buruko manikiak (Head mannequin)

Biel (Suitza)

Burutakoak eta lepokoak erakusteko maniki beltz sorta polita hemen. Puntuz egindako txanoak eta bufandak erakusteko aproposak.

Barazkiak salgai (Vegetables on sale)

Biel (Suitza)

Fruta hemen salgai. Baita itxura ezin hobeko tipulak, berakatzak eta patatak. Eskura, norberak har eta hauta ditzan. Kanpoan festa denean ere behar da negozioa egin.

Zaldiko-maldikoan jolas (Games in the merry-go-round)

Biel (Suitza)

Goxo-goxo bueltak ematen eta jolasean. Umeak eta gurasoentzat, nebarrebentzat, familientzat ere dira zaldiko-maldikoak. Gabonak erraz ez ahazteko moduko esperientzia.

Orgatxo hortzduna (Cart with teeths)

Biel (Suitza)

Zaldiko-maldikoen xarma aspalditik dator. Garai batekoa den honek argi erakusten du. Hortzak erakusten ditu orgatxoak. Bueltak gogo biziz ematen dituzten haurrentzat aproposa.

Zaldiko-maldikoan bidai bat (A trip in the merry-go-round)

Biel (Suitza)

Zaldiko-maldikoan bidaia ilusioa egiten die haurrei. Berokia, eskularruak, txanoa eta botak jantzi behar bada ere, gustora ibiltzen dira bueltak ematen euslekuari gogor eutsita.

Poni tuneatua (Tuned pony)

Biel (Suitza)

Poni tuneatua hemen. Gabon ospakizunetarako elur-oreinaren falta, zergatik ez ponia erabili? Umeek maite dituzte eta paseatzeko primerakoak dira.

Zuhaitz zabala (Wide tree)

Biel (Suitza)

Zuhaitz handi zoragarria. Adarrak abaniko eran zabalik. Plazatxoa ezker eskuin neurtzen. Negua eta gero itzal zabala eta freskoa eskainiko digu.

Eskusoinu gorria (Red accordion)

Biel (Suitza)

Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.

Pinu izotzduna (Pine tree with ice)

Biel (Suitza)

Pinu orratzek soinean daramate izotz puxka mardulak. Goizaren hotzaren seinale argia.

Eguerdiko irudia (Picture at midday)

Biel (Suitza)

Eguerdiko ordu bata t’erdiak, eguzkia zeruan, hotza eskuetan baina gogoa zangoetan Biel ezagutzeko.

Gamelu zaindaria (Camel guide)

Biel (Suitza)

Gamelua eta zaindaria Bielen? Ezin horrelakorik aurreikusi. Gabon festei ekialdeko ukitua emanda.

Seinalea eta eserlekua (The signal and the seat)

Biel (Suitza)

Ospitalera joateko bidea seinalea. Eserleku koloretsua leiho aurrean jarrita. Bakoitza dagokien lekuan jarriak. Elementu justuak irudi bat osatzeko.

Hotzik ez al da? (Is not feeling cold?)

Biel (Suitza)

Garairako, abendu hasiera, ez da arraroa jendea jaka lodiak jantzita ikustea. Tertulia kalean egitea sinesgaitzagoa egiten da. Eguzkiaren berotasunak, baina, laguntzen du eta pareko su koskorrak gorputzak zeozer berotuko ditu.

Olibondo hoztua (Cold Olive tree)

Biel (Suitza)

Olibondoak hotza hartu al du? Ez dirudi latitude hauetara ongi moldatu denik. Baina, beroki zoragarria jantzi du.

Goiz eguzkitsu eta hotza (Sunny and cold morning)

Biel (Suitza)

Suitzako mendebaldea. Abenduko goiz eguzkitsua baina hotza. Negua bueltan dagoela gogorarazten duen horietakoa. Aire hotzak sudurra bete eta aurpegia laztantzen du.

Erakusleiho zaharra (Old shop window)

Biel (Suitza)

Erakusleihoa hutsa. Letrak erori eta pilatu egin direla ematen du. Izango ez balitz hitza osatzen dutela. Neo retro. Zaharra berri. Zaharra bai baina oraindik berritzeko dagoela ematen du.

Ate baxua (Low door)

Biel (Suitza)

Sarrerako ate baxua. Biltegi batera joateko edo. Egur nobleaz egina. Eguzki lore tankerakoa eta paperezko iragarpen erdi eroria agertzen ditu iltzatutak. Goian etxebizitza, leiho zabala eta argitsuarekin. Kolore goibelak nagusi, Tibeteko bandera koloretsuak izan ezik.