Adar eroriak (Fallen branches)

Cardano al Campo (Italia)

Adarrok beraien zuhaitzak galdu eta lurrean bukatu dute. Agertzen dituzten kolore arreak basoari epeltasuna ematen diote. Pinaburuek oraindik ere bizitzara buelta dezakete, zentzu poetikoan behintzat.

Hazidun belarrak (Seeding grass)

Bad Soden (Alemania)

Belarrak hazitzen ari dira. Hurrengo udaberriko uzta prestatzen. Hazien kolore arreak udazken erdiko koloreekin nahasten dira. Bat egiten dute.

Hontzaren begirada zorrotza (The sharp gaze of the owl)

St. Gallen (Uztaila)

Hontzaren begirada zorrotzari ez dio ezerk ihes egingo, ezta gaueko iluntasun gordinean ere. Lehenengo zelatatu. Gero hego ixilak zabaldu eta hegaldi zehatz batekin harrapakina berea egiten du.

Arrano txiki bi (Two small eagles)

St. Gallen (Suitza)

Arrano txiki pare bat bere begiralekuaan ondo jarriak ez lukete alperrik galduko jateko edozein aukera.

Basurde pare ederra (Magnificent pair of boars)

St. Gallen (Suitza)

A ze basurde pare ederra! Ilaje gogorra, garratza, daukate. Sudur eta belarri luzeak ere. Hankak laburrak baina indartsuak dira. Kolore arrea baso barruan bizitzeko aproposena da. Animali dotoreak dira.

Erbi atleta (Athletic hare)

St. Gallen (Suitza)

Erbia animali ederra da. Atleta fina. Hanka luze eta indartsuduna. Belarri zabalduna. Begi handiduna. Arriskua ikusi eta entzuten duenean, salto batean urruntzen da.

Dortoka txiki ederra (Small marvelous turtle)

Gossau (Suitza)

Zein gordetzen da oskol honen barruan eta harri haren azpian? Dortoka txiki eder bat! Inguruko harearekin erdi ezkutaturik apenas ikusten da. Hala nahiko zuen animalitxoak, lasaitasuna eta segurtasunaren bila zegoela.

Kolore arreak nagusi (Earth colours protagonist)

Cardano (Italia)

Kolore arreak gailentzen zaizkio berdeari. Joaten ari den bizitasunak utzitako markak dira, hostoetako pitxadurak bezalakoak.

Basoko kolore arreak (Earth colours of the forest)

Cardano (Italia)

Kolore arreak lurra betetzen dute. Hostoetan ageri da. Perretxikoek ere kolore horiekin apaintzen dute bere kapela. Basoak atzean utzi du momentuz udaberriko eta udako berde bizia eta kolore marroixkekin jantziko da datozen hilabeteetan zehar.

Agertoki berdea (Green stage)

Cardano (Italia)

Agertoki berdea izan nahi duenak, arre kolore ttanttak agertzen ditu. Basoaren bizitza arbola maiestatikoen inguruan eta begiradapean gertatzen da. Animaliak jaio, hazi, hil egiten dira baina zuhaitzek lekua zaintzen dute, jarraikortasuna bermatzen dute, uzten zaien heinean behintzat.

Terrazak (Terraces)