Arbola ilada bat (A row of trees)

Bregenz (Austria)

Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.

Basoa arratsaren argipean (The forest under the evening light)

Cardano al Campo (Italia)

Arratsaldeko argiak ez du erabat aldegin. Baso barruko enbor dotoreak, sastraka eta ira arreak eta, bereziki, lurzoruko hosto eroriak ikusten dira. Kanpoan eguzkiaren azken errainu makalak lurra berotzen dute. Laster, gaua nagusitzen denean, hori ere ez dute egingo.

Arbolarte iluna (Dark between the trees)

Cardano al Campo (Italia)

Arbolen artean ilun dago neguan hosto estaldurarik ez egon. Arratsaldeko azken eguki errainuak ez dira heltzen. Horren ordez, itzalak nagusitu dira. Lotarako garaia da.

Eguzki izpi epelak (Warm sun rays)

Cardano al Campo (Italia)

Eguzkiaren argia beroa da arratsaldeko azken orduetan. Itzalak betetzen ditu bere izpien epeltasunarekin.

Arratsaldea iluntzen hasia da (Evening started to darken)

Cardano al Campo (Italia)

Arratsaldea iluntzen hasia da. Neguko hasiera honetan, egunak laburrak dira eta arratsaldeek berehala egiten diete leku gauei. Eguzkiak itzal luzeak aurkitzen ditu bere bidean. Ilun egoten dira bazterrak.

Teilatuen ikuspegia (Roofs view)

Ivrea (Italia)

Teilatu bat bestearen ondoren ikustea, hori ere da hiria. Kalean zehar igarotzean ikusten ez den ikuspegia da. Hor goian teila gorriko teilatuak ezezik, terrazak eta lorategiak eta dorreak eta kanpaiak daude.

Arratsaldearen iluntasuna (Darkness of the evening)

Ivrea (Italia)

Arratsalde goxo honetan eguzkia hodeiek iragazita berotzen du azpiko herria. Itzal luzeetako garaian are eta luzeagoak gertatzen dira iluntze garaian. Orduan neguak bere legea inposatzen du: iluntasuna eta hotza.

Arratsaldeko lanbroa (Evening fog)

Oropa (Italia)

Agur eguzki jauna. Bihar ikusiko dugu elkar berriz, zerua hodeiez betetzen ez bada behintzat. Bitartean, lanbroa mendian gora eta behera doa hezetasun aldeketek gidaturik.

Arratsalde oskarbi batean (In a clear evening)

Cardano al Campo (Italia)

Arratsaldea oskarbi dago. Urteko azken egunak eta neguko lehenengoak izanda ere, kanpoan egoteko giro ederra daukagu. Eguzkiak utzitako itzal luzeak handitzen ikusi daiteke. Aire freskoa arnasteko aukera aprobetxa daiteke. Edo zeru urdinan hodei zuriak mugitzen begiratu daiteke.

Lanbroak atzera egiten (Retreating fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroak atzera egin du. Basoko arbolak eta airea garbitu dituela ematen du. Airea gardenagoa dela dirudi. Basoak distiratsuagoak direla dirudi.

Behe lainoak lausotuta (Blurred by the fog)

St. Gallen (Suitza)

Baso bat eta aintzira bat behe laino artean lausotutak ageri dira. Hau ekarri digu udazkeneko egun eguzkitsu eta epel baten arratsaldeak.

Arratsa muino gainetik (Sunset from above the hill)

St. Gallen (Suitza)

Eguna bukatzear dago. Zerua horitu da. Lurran ilundu du. Lanbroak mendi magalera itsatsita jarraitzen du. Laster pasealekua hustuko da. Udazken garaian iluntzearekin batera heltzen bait da afaltzeko garaia.

Itzalen arteko pasealariak (Walkers in shadow)

St. Gallen (Suitza)

Itzalen artean mugitzen dira pasealariak. Joandako lanbroak hotz utzi ditu. Arratsaldeko eguzkiak ez ditu gaurkoz berotuko. Gau luzearen zain geratu dira.

Lanbroak harrapatuak (Caught by the fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa azpiko haranetik azkar igotzen ari da. Pasealariok ustekabean harrapatu gaitu. Jaka ondo itxi eta burua sorbalda artean sartzea tokatzen zaigu, bapateko tenperatura jeitsierari aurre egiteko.

Ez da giro behe-laino artean (It is cold in the fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroak harrapatu gaitu. Ilundu du egunak. Ahuldu da eguzkia. Hezetasunak hotz sentsazioa areagotzen du. Ez da giro behe-laino artean.

Begiraiezu adar horiei (Look at those branches)

St. Gallen (Suitza)

Begiraiezu adar horiei. Adar fin eta luzeak airean zabaltzen dira. Hostoak azkenengo hatsa botatzen ari dira neguko atsedenaldia baino lehenago.

Argi goxo eta biguna (Warm and soft light)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldeko argia goxoa eta biguna da. Itzalak luzatzen ditu. Dena edertzen du.

Arratsaldearen distira (Evening shine)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldea ederra dago. Zerua oskarbi, arratsalde eguzkiak belarra leunki ferekatzen du. Menditik behera, haranean, lanbroa ikusten da nonnahi, eguzki errainupean distiratsu.

Arratsaldea da azaroan (It is a November afternoon)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldea da azaroan. Eguzki sartzea laster heltzeko da. Nabaria da itzalen luzeeran. Eguzki epelak giroa goxatu du. Udazkena aurrera joanda egonda ere, paseoan egoteko ederto dago.

Arratsaldeko azken astia (Last moments of the evening)

Freiburg (Alemania)

Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.