Arrain txiki baten anatomia (Anatomy of a small fish)

Gossau (Suitza)

Arrain txiki hau ia gardena da. Barneko organoak itzal modura ageri dira. Buru zabala eta luzea, begi irtenak dauzka. Izaki sinplea da eta bizimodu sinplea dauka.

Formak dauzka azalak (Skin with forms)

Appenzell (Suitza)

Formak dauzka animaliaren azalak eta forma horiek apurtzen ditu gaineko irudiaren forma organikoek. Hipnotizagarria da segitzea lerroaren nahasketa nola hedatzen da gorputzaren ertz guztietara.

Hori eta beltz (Yellow and black)

Appenzell (Suitza)

Ikusgarria arrain hau. Ezkaten gainean larruazala janztearen itxura dauka. Hegatz zabalekin eta isats sendoa darabiltza pauso lasaiean igeri egiteko.

Arrain poteretsua (Powerful fish)

St. Gallen (Suitza)

Aho luzedun arrain honek beste itxura bat dauka. Itsasoak nabigatzen ditu jatekoaren bila. Gorputz handia, ezkata gogorrak, begi behakorra. Ez du saldo baten premiarik bizitza aurrera ateratzeko.

Ezkata koloretsuak (Colourful scales)

Appenzell (Suitza)

Urazpiko izakien azalak beti misteriotsuak eta miragarriak dira lur gainekoontzat. Sarri kolore lauez apaindurik daudela ematen badu ere, argi egokia aukeratu eta erabateko transformazioa izaten dute. Orduan bai, beraien ezkata finek argia isladatzen dute, eta kolore biziak azaleratzen dira.

Arrain txiki finak (Small fishes)

Appenzell (Suitza)

Hegatz finek bere gorputz fina bultzatzen dute. Uraren oszilazioetan gora eta behera, ezker-eskuin nabigatzen dute. Tamaina txikia dute. Apurkorrak dira. Itxura makala dute. Hala ere, energia ez du faltan. Ez diete galaraziko bere bizitza aurrera ateratzen.

Arraina saldoan (Fish in school)

Appenzell (Suitza)

Arrainak saldoetan nahi du. Bertan bere indibidualitatea galtzen du eta lasai dago. Taldearen joerei jarraiki joatea bere bizitza bizitzeko aukera ematen dio. Denbora erosten dio bere bizitza eraikitzeko.

Ura korrontean (Water in current)

Appenzell (Suitza)

Tutuak ura berritzen du eta ur korrontea hedatzen du ontzi osora. Arrainek omen dute gustokoa ura mugimenduan izatea. Izango da, itsasoan eta ibaietan ura ez bait da geldirik egotekoa.

Arraina eta aingira (Fish and eel)

Appenzell (Suitza)

Aingira fina eta luzeak apenas ikusten da arrain puxkaren ondoan. Hala ere, arrainak ez dio begirik kenduko. Arrazoi onen bat izango du errespetua izateko. Bakoitza bere lekuan egoten da, akuarioaren estutasunaren barruan ongi eramateko. Aurkitu dute bere lekua. Guk ere aurkituko al dugu gure lekua? Ematen du beste bizilagun guztien lekua hartu arte ez garela pozik egongo.

Ikusi nuen alga bat (I saw an algae)

Appenzell (Suitza)

Ikusi nuen behin batean, akuario polit batean, algatxo bat txiki eta berdea. Enborrik ez zuena, kolore argia zeukan, eta urak kulunkatzen zuen, goxo eta astiro.

Akuarioaren itzalen artean (Among the shadows of the aquarium)

St. Gallen (Suitza)

Itzalen artean ari dira igerian arrainak. Algen itzalak, harrien itzalak, zur zatien itzalak betetzen dute akuarioaren txokoak. Animali igerilariak aurrera eta atzera dabiltza, txokoak behatuz, janari bilatzen.

Kopia igerilariak (Swimming copies)

St. Gallen (Suitza)

Arrain bakoitza aurrekoaren kopia koloregetua ematen du. Ezkatak distiratsuak, hegatsak gorri kolore bizikoak. Urazpiko animaliek badute berezko xarma, ur gainean ezagutzen ez dena.

Arrainak hegan? (Flying fishes?)

St. Gallen (Suitza)

Arrainek ura behar dute, guk airea behar dugun bezain beste. Ari dira airean igeri egiten? Uraren soiltasunak horrela pentsatzera eramaten du, baina likido gardena indartsua eta aberatsa da. Animali igerilariak zein bizitza bere osotasunean sostengatzen berebiziko ahala dauka.

Arrain xumea (Small fish)

St. Gallen (Suitza)

Arrain txiki fina uretan hegaka dago, gu eta atzeko gelaren artean. Denbora badu, hala ere, atentzioa jartzeko guregan eta gure pausoak zaintzeko. Naturaren mirari bat da bere edertasun xumea.

Armiarma arraina (Spider fish)

basilea_zoo8

Marmoka koloretsua (Colourful jellyfish)

basilea_zoo3

Akuarioa leihoa (Aquarium window)

basilea_zoo2

Akuario bateko arraintxoak (Small fishes in an aquarium)

Antwerp20

Arrainaren lehen planoa (First plane of a fish)

Kotka_2014_2