Adar zatia eta pinaburua (Branch piece and pine cone)

Pfänder (Austria)

Natura hila ez da tristea izan behar. Polita izan daiteke ere. Izan zena eta galdu dena gogorarazten du. Baina, bizitzarik gabe ere harritzeko eta emozionatzeko gaitasuna gordetzen du.

Akerraren neguko jantzi zarpaildua (The tattered winter clothes of the goat)

Pfänder (Austria)

Aker honek ilajea aldatzen ari da udaberriaren heltzearekin batera. Neguko manta zarpaildua gainetik kenduko du laster. Bere adar luze eta sendoak, berriz, dotoretu egiten dute animalia.

Adar korapiloa (Branch knots)

Bregenz (Austria)

Adar korapiloa ez da askatu behar. Korapiloz korapilo hazten da landarea, urtaroetan aurrera doan neurrian.

Pinu berezia (Special pine)

Cardano al Campo (Italia)

Pinu honek zeozer berezia du. Adar laburrek enborra ezkutatzen dute. Haren azal apurtua ia erabat estaltzen du.

Adar eroriak (Fallen branches)

Cardano al Campo (Italia)

Adarrok beraien zuhaitzak galdu eta lurrean bukatu dute. Agertzen dituzten kolore arreak basoari epeltasuna ematen diote. Pinaburuek oraindik ere bizitzara buelta dezakete, zentzu poetikoan behintzat.

Ile itxurako adaxkak (The small branches look hair)

Cardano al Campo (Italia)

Enborrak gorputzaren itxura badu eta adar sendo biek besoenak, adaxkak ilea bezain finak dira. Tente, zabal-zabal hedatzen dira alboetarantz eta gorantz.

Hosto trabatu batzuk (Few stuck leaves)

Cardano al Campo (Italia)

Hosto gutxi batzuk trabatutak gelditu dira adar biluztuen artean. Oreka hauskorrean eusten diote, baina edozein momentutan eroriko dira lurreraino. Astiro joango dira airean balantzan lurra aurkitu arte.

Begiraiezu adar horiei (Look at those branches)

St. Gallen (Suitza)

Begiraiezu adar horiei. Adar fin eta luzeak airean zabaltzen dira. Hostoak azkenengo hatsa botatzen ari dira neguko atsedenaldia baino lehenago.

Fruituz betetako adarra (Branch full of fruits)

Bad Soden (Alemania)

Fruitu txiki multzoak adar batean hazi dira. Zuhaitzak bere ondorena zihurtatzeko helburuarekin sortu ditu. Ernaldu behar dena, bere bidea animali baten sabelean egin lezake. Horrelako gertatzeko aukerak handiak dira.

Udazkeneko jantziak (Autumn clothes)

Bad Soden (Alemania)

Zumarra udazkeneko jantziak soinean daramatza. Bere hostoen kolorea aldatua da dagoeneko. Adarreko hostoek azken egunak dituzte, lurrera erori eta usteltzen hasi arte. Negua biluzik emango du zuhaitzak.

Udazkeneko hostoak (Autumn leaves)

Bad Soden (Alemania)

Hostoek beraien kolore berde distiratsua galtzen ari dira. Marroi eta laranja sorta batean eraldatu dira. Arbolen energia eta azukre iturria sikatzen ari dira. Pixkanaka hiltzen joango dira. Neguaren ostean berriro haziko dira indartsu eta distira berrituarekin.

Behi baten begirada galdua (Lost look of a cow)

Hundwil (Suitza)

Gaur behiak dira protagonistak. Urrunetik etorri da jendea berauek ikusteko. Ikuskizun diren horiek, ordez, ez dute egoeraren nondik norakoa ulertzen. Zain daude noiz bukatuko den eta beraien ikuilura eta larreetara itzuli daitezkeen.

Behi etiketaduna (Labeled cow)

Hundwil (Suitza)

Harro egoteko moduko animalia ote da eta jabeak bere izena utzi du idatzita. Bisitariak eta balizko erosleek abere ederra nork hazi duen jakin dezaten, balio dezake.

Adar indartsua (Powerful horn)

Hundwil (Suitza)

Adar indartsuak ditu behiak. Forma polita dauka. Baina ez da erabat naturala, gaztetatik jartzen diote gida bat forma egokia har dezan.

Basa ahuntza (Wild goat)

St. Gallen (Suitza)

Tontorretatik behera begiratzen ohituta dagoen animalia da hau. Hanka sendoei esker igotzen da arroka artetik gailur zailenetara ere. Basa ahuntza goi mendietako erregea ez al da?

Orein printzea (Prince deer)

St. Gallen (Suitza)

Orein bat ikustea ikuskizuna da. Hanka luzeak, larru distiratsua eta lepo sendoa ditu. Eta zer esan bere adar galantei buruz? Punta bat bestearen ondoren dorre bat bezala hazten dira. Basoko printzea ez al da?

Buruz-beherako kameleoia (Upside down chameleon)

Gossau (Suitza)

Buruz behera begira dago. Astiro mugitzen da. Atentzioa ez du deitu nahi. Ez gurea ezta balizko harrapakariena. Begi bakoitzak alde desberdinera zuzenduta dago. Kameleoia animali berezia da zinez.

Ar eder baten soslaia (Profile of a magnificent male)

St. Gallen (Suitza)

Ar honen ile trinkoa eta adar luzeak bere itxura markatzen dute. Goi mendietako klima gogorrean bizitzeko prestatua dago. Begiek urrunera ikus dezakete. Ez dute oztoporik aurkitzen harkaitzetan gora korrika eta saltoka ibiltzen diren bitartean.

Adarra uretan (Branch in water)

Appenzell (Suitza)

Adar honek nola bukatuko zuen ibai barruan harrapatuta? Zuhaitz batetik eroriko zen eta korronteak honeraino ekarriko zuen. Orain, baina, ez atzera ez aurrera gelditu da. Hemen emango du denbora luzea. Hurrengo euritea datorren arte ez dirudi inora joaterik izango duenik.

Natura zuritua (White nature)

St. Gallen (Suitza)

Elurra pilatzen joan da eta arbolak jan egin behar dituela ematen du. Enborra gutxinaka desagertzen joan da. Adarrak ezkutatu behar direla ematen du. Sastrakak ezkutatuak daude. Udako berdea neguko zuria bihurtu da.