Izaki zinez berezia (Special creature)

Bad Soden (Alemania)

Animali izugarria da elefantea. Tamainaz erraldoia. Itxuraz berezia. Tronpa luze bat, bi belarri zabal eta pare bat hagin zuri eta luzeak.

Erraldoiaren pauso lasaia (Quiet walk of the giant)

Bad Soden (Alemania)

Sabanako erraldoia pauso lasaiean dabil. Ez du presarik. Nahi beste jaki dauzka. Ez du depredatzaileen erasoetatik babestu beharrik. Ezin da inora joan.

Elefantearen agurra? (A greeting from an elephant?)

Bad Soden (Alemania)

Kaixo elefante jauna edo andrea. Egun ona pasa. Gu egunerako bisitan etorri gara. Zu eta beste animali zoragarri batzuk ezagutzera gerturatu gara. Saiatuko gara ahalik eta gutxien molestatzea eta arratsalderako zuen kasara ibiltzen uzten.

Bi gamelu errenkan (Two camels in a row)

Bad Soden (Alemania)

Bi gamelu muturluze hauek dira argazki honen subjektuak. Aurpegi itxura indartsua dute. Sudur handiak eta ezpain zabalek luzatzen dute burua.

Bizardun gamelu burua (Camel head with beard)

Bad Soden (Alemania)

Bizar batek animaliaren lepoa estaltzen du. Ile lodi eta estu hazitakoek osatzen dute.

Gamelu baten burua (Head of a camel)

Bad Soden (Alemania)

Gameluak bizimodu gogorrari aurre egiten dio bizitoki hotz eta garratzetan. Buruaren profila horrela erakusten du. Larruazala lodia eta latza du. Hortz handiak muturraren ezpainen artean agertzen dira. Belar mutur txikiena ere jan gabe ez uzteko beharrezkoak dira. Begi txikiek aisa jasango dituzte basamortuetako haizea eta hautsa.

Hara ze gamelu parea (What a pair of camels)

Bad Soden (Alemania)

Bi gamelu hauek jakinminez begiratzen dituzte bisitariak beraien inguruan pasatzen diren heinean. Mota guztietako gizaseme ikusiko dituzte beraien aurretik igarotzen.

Mangostak epeltasun bila (Mongoose looking for warmth)

Bad Soden (Alemania)

Mangosta talde bat argiaren azpian elkartu da. Eguna hotz moduan esnatu da eta animaliok nozitzen dute tenperatura baxua eta hezetasun altua. Europa erdialdea urrun dago beraien jatorrizko bizilekutik eta ez dira baldintza hauetara erabat egokituak egongo. Are gehiago udazken berantiarra izanda.

Pinguino talde bat (A group of penguins)

Bad Soden (Alemania)

Pinguino taldea bere ezkutalekuaren aurrean bildu da. Goiz fresko eta heze honetan, epeltasun pixka bat bilatzen ariko dira. Batak besteari ematen dion epeltasuna behinik behin.

Behientzako laztanak (Cuddleing the cows)

Hundwil (Suitza)

Gizona bere bi umeekin, bi neskato ederrrekin, etorri da feriara. Abereak hurbiletik ikusteko aukera ez dute egunero izango. Maite dituztela ematen du.

Ahuntz taldea atsedenean (Goat group having rest)

Hundwil (Suitza)

Ahuntz taldea ez da txikia. Feriara etorri izan behar dute egun pasa. Ekarri egin dituzte. Ahalik eta lasaien egon eta denbora pasatzen uztea besterik ez dute behar. Beraien etxaldera eta beraien zelaietara itzultzeko desiratzen egongo dira.

Txahalaren marrua (Moo from young cow)

Hundwil (Suitza)

Marruka ari da behia. Norbaiti ariko da deika. Gaur bezalako egunetan, jendez lepo egoten da lekua. Horrek beharbada arduratuko du.

Ahuntz baten erretratua (Portrait of a goat)

Hundwil (Suitza)

Hanka luze eta indartsuak. Bizkarra altua. Buztana laburra. Garrantzitsuena dena, hagin sendoduneko ahoa. Horrelakoa da zelaietan edo harri tartean jateko urria bilatzeko gai den animalia.

Ahuntz multzoa (Group of goats)

Hundwil (Suitza)

Ahuntz talde bat. Zuri-zuriak kolorez. Ile fina eta latzadunak. Alboetara begiratzen dute abereek. Inguratzen dituen mugimenduak harritutak izango ditu.

Ahari zuri-zuria (White ram)

Hundwil (Suitza)

Ahari zuri-zuria ere feriara etorri da. Txoko batean dago beste ardien ondoan baina ez beraiekin batera. Belarra jaten eta inguruko gizaki bitxiak behatzen emango du eguna. Bihar, bestelako eguna izango da. Betiko ohituretara eta lasaitasunera itzuli ahal izango da.

Zezena mardula da (Robust bull)

Hundwil (Suitza)

Zezena mardula da eta bere indarra moteltzeko kateak eta sudurreko eraztunak jarri dizkiote. Aurretik jaten bapo eman diote, halako tamaina eta itxura ezin hobea har zezan. Bere edertasunean datza bere desgrazia.

Txakur bat paseoan (Walking dog)

Hundwil (Suitza)

Txakurra ere hurbildu da abereak ikustera edo zaintzera. Denbora hartu du paseo bat emateko orain. Handik eta hemendik dabil bere laguntza beharrezkoa ez den bitartean.

Hesi atzean (Behind the fence)

Hundwil (Suitza)

Hesiaren atzean erdi ezkutatuta lasaitasun momentu bat izan dezake behiak. Hala ere, harridura aurpegiarekin begiratzen dio aurrean jarri zaion kamera eta kameralariari.

Hesi baten azpitik, behia (Cow showing up below a fence)

Hundwil (Suitza)

Muu. Kaixo behi. Ezkutatzen ari al zara? Ulertzekoa da gaur bezalako egunetan jendeari ihes egitea. Arrotzak dira eta ugari agertzen dira ere. Nahikoa arrazoiak dira beraien zain ez gelditzeko.

Leher egindako behia (Exhausted cow)

Hundwil (Suitza)

Abere gizaxoak egun osoa eman behar dute egonean. Nekatu egiten dira eta tarteka atseden hartu beharko dute. Etzandako behia lasaitasun tarte bat behar du. Jendearen bisitaren zain egoteak leher eginda utzi du.